Zynga estrena un juego sobre el encierro de Sanfermin

Running with friends IOS Iphone eta Ipaden sistema eragilerako aplikazioa da, sanferminetako entzierroan inspiratua eta Zyngak, sare sozialetarako jokoetan munduko enpresa liderrak, garatua. Farm Villeren eta With Friends sarearen sortzailea da eta sare horri aplikazioa gehitu dio orain Iruñeko entzierroan lasterka eginez eta makina bat erabiltzailerekin lehiatuz dibertitu ahal izateko.

Oraingoz Kanadan bakarrik eskura daiteke doan eta ez dakigu haren etorkizuna zein izanen den, baina jakin bezain laster kontatuko dugu. Kanadako Appstore-an ikusi eta irakurtzen ahal dugunez, jokoaren apeua “Ez egin zezenarekin lasterka, egin lagunekin” da eta garatu duen enpresa eta haren azken berritasunen maila direla-eta oso itxura ona du.