Volvo presenta su nueva gama de camiones FL metiendo un vehículo en un encierro

Kamioi batek hiri inguruneetan maniobratzeko duen ahalmena erakutsi nahi baduzu, zer hobe gorriz margoturiko bat zezen entzierro batean sartzea baino. Hori bera pentsatu zuten nonbait Volvoko sortzaileek beren FL kamioi sail berria sustatzeko, ideia nagusia “hiriguneetan banatzeko optimizaturik” dagoela izanik. Eta, hola, VOLVO TRUCKSeko FL sail berria kamioi bat, lasterkari bat gehiago, entzierro batean sarturik eman da ezagutzera. Entzierroa simulatua da eta Ciudad Rodrigo ikusgarrian grabatu zen, Sanfermin.com-en kontatu genuen bezala.

Esperientzia The Chase deitu dute eta TheChase.com edo Volvotrucks.com-en goza dezakegu. Plataforma horien bitartez, 28 kameratatik edo 360 gradutan kamioitik ikus dezakegu esperientzia hori. Gidariaren ikuspegi subjektiboak eta kamioiaren hainbat parterenak ere badaude ikusgai, lasterkari batzuek eramaniko kameretatik hartuak eta, kamera erantsia duen dron batez lortuta, airetik ikusiak. Bereziki gomendagarria da 360 graduko planoa, entzierro ezinezkoan kabinatik hartua, orain Iruñean ezinezko irudia baina erabat ikusgarria.

chase_2_volvo

the-chase-03 the-chase-19