Una imagen del encierro finalista del concurso de Kodak en 1931

Kerri MacDonald eta Darcy Eveleigh New York Times-en argazki blogaren (LENS) egileek deskubritu dute 1931ko entzierroaren irudi bat Kodakek 1920az geroztik antolatzen duen Argazki Lehiaketako finalista izan zela. Luis García Gurbindok, iruindarra eta argazkilari amateur, Sanferminetan Iruñeko zezen plazaren sarrerako argi-kontrako irudi benetan izugarria igorri zuen. Argazkiaren kalitateak astebetean blogeko azala izatea ekarri du, baita joan den mendeko hogeita hamargarren hamarkadako egun urruti haietan finalista izatea ere. Iruñeko udal artxiboan ez da erreportari grafiko horren lanik. Amateur zela leporatuta ere, gaur egun izugarria suertatzen den irudi bat igorri zuen.

Bat-bateko argazkia lortu eta lehiaketan parte hartu ahal izateko Kodak kamera bat erabili zuen, zehazki No. 1.A AUTOGRAPHIC KODAK 1917 izenekoa, 1917tik 1924ra bitarte Estatu Batuetan 21 dolarretan saldu zen modeloa. Garrantzizkoa da kontuan hartzea makinak f4.5/90 mm-eko Bausch&Lomb lente bat eta Wollensak Optimo No 1 disparo sistema dituela, irudi hori egun hartako abiadura eta argitasun baldintzetan erdiesteko ezinbestekoa. Uste dugu irudia 1931koa dela, baiesten duen daturik ez badugu ere. Norbaitek informazio gehiago eman baldin badezake fermin@sanfermin.com-era idatz dezake.