Un txupinazo al borde del rescate

Txupinazo betean tsunamia pairatzen edo krisiaren mareak arrastatua izaten ari den udaletxea da Iruñean erreferentzia den Diario de Noticias egunkariaren irakurleek gaur goizean lehen orrialdea ikustean aurkitu ahal izan duten irudia. Irudi hori, beste urte batez, Mikel Urmenetak, Kukuxumusuko bazkide-sortzaile eta sormen zuzendariak, sortu du.

Diseinuaren egileak berak hola azaldu du: “Diseinuan, udaletxeko erlojua euro -hori ere hondatzekotan- bihurtu da, fama irudikatzen duen irudiak bere tronpetaz ekonomia une txarrari loturiko San Fermin jotzen du eta lehoiak zerri-itsulapiko bihurtu dira. Gainera, herkuleetako batek murrizketa-mozketak egiteko guraizeak dauzka eta bestea eskuak altxaturik dago, atrakaturik eta izuturik bere ondotik krisiaren grafiko gisa pasatzen ari den txupinazoa dela eta”.

“Jendeak ez daki protestatzen ari den, dibertitzen ari den edo mareatik libratzen saiatzen ari den…, baina ez dut dena lazgarria izatea nahi izan, olatuak surf taulez saihesteko aukera dago”, ziurtatu du Mikel Urmenetak. Beste alde batetik, “politikariei aurpegi berdexka, usteldua, ikusten zaie, paralizaturik daude, ez dakite zer arraio egin, eta herritarrek, berriz, kolore ona dute eta mugitu egiten dira”.

Azken finean, eta diseinuaren sortzaileak berak esan duen bezala, “larritasuneko txupinazoa”.

Uztailaren 6ko argazki gehiago