Entzierrorik bizkorrena: 2,23″ 2009/07/13 22,02 Km/h
Entzierrorik motelena: 8,22″ 2010/07/9 6,23 Km/h
Batez besteko iraupena: 3,05″ 17,02 Km/h
Adarkadak batez beste: 0,4 (3 8 entzierrotan)
Traumatismoak batez beste: 3,13 (25 guztira)
Zaurituak batez beste: 3,5 (28 guztira)
2013an sanferminetako bere 9. entzierroa eginen du. 3 lagun adarkaturik eta 25 traumatismo utzi ditu. Ez da entzierroan arriskutsutzat jotako ganadutegia, baina 8 entzierrotan soilik 7 sari handi, Zezen Feria eta Carriquiri sariak, pilatu ditu eta, hortaz, sanferminetako azken hamar zezen urteetako batez beste gehien golardaturiko ganadutegia eta argiki nabarmenduena da.
Entzierroan Estafetako tartea da animalia hauen arriskugarriena, hor haren 8 entzierroetan 3 adarkadetarik 2 izan baitira. Azken entzierroetan zezenen bat indarra galdurik talde bizkorraren atzean geratu da eta benetako arrisku egoerak eragin ditu.