Toros de Alcurrucén para el primer encierro

Entzierrorik bizkorrena: 2,19″ 2006/07/12 22,66 Km/h
Entzierrorik motelena: 2,46″ 2003/07/7 18,97 Km/h
Batez besteko iraupena: 2,31″ 20,86 Km/h
Adarkadak batez beste: 0 (0 lagun adarkaturik 4 entzierrotan)
Traumatismoak batez beste: 4,25 (17 guztira)
Zaurituak batez beste: 4,25 (17 guztira)

Urda (Toledo). 2013an sanferminetako bere bosgarren lasterketan hartuko dute parte zezenok. Entzierroetako aurreko 4 parte-hartzeetan (azkena 2009ko uztailaren 7an) ez dute ezta adarkada bat egin eta 17 traumatismo utzi dituzte. Arriskurik txikiena sorrarazten duen ganadutegia da -estatistikaren arabera-, eta bizkorrenetakoa, bere entzierroak 2’19” eta 2’46” bitartekoak izaten dira, batez besteko denbora 2’31 eta batez besteko abiadura 20,86 Km/h izanik.

Oso zezen talde bizkorra, zezen batzuk lehen tokian eta elkarrekin beti. Taldetik bereizten badira, abelburu batzuek galopan egiten dute; ezin ditugu, bada, zezen deslaitzat jo.