The Guard y el encierro de Sanfermin

2012an zinema aretoetan “The Guard” film irlandarra ikusten ahalko da “El irlandés” (Irlandarra) izenburupean. Amerikarrak, ingelesak eta irlandarrak aurreratu dira eta pelikula hori Iruñeko sanferminetako entzierroa aipatzen duten ehunka filmetako beste bat dela ohartarazten gaituzte. “The Guard” 2010ean filmatu zuten eta iazko uztailaren 8an estreinatu, San Fermin festa bete-betean, eta beharbada horregatik zeukan Iruñeko entzierroaren beste aipamen bat bere barnean. Korapilo erdian, gaiztoetako batek Gerry Boyle sarjentua (Brendan Gleeson) estutzen du arma batez eta, hizketaldi gogor baten ondoren, horrek kriminalari tiro egiten dio. Bere bizitzako azken segundoetan, gauza gehiago ikusi izana gustatuko zitzaiokeela dio eta Boylek seguru asko bat Iruñeko entzierroa dela esaten dio. Filmak tradizio anglosaxoi eta amerikar bat agertzen du, Bucket List edo bizitza zerrendak, hil aurretik egiteko gauzak sartuz, egitea alegia. Iruñeko entzierroan lasterka egitea lehenengoetako bat izaten da beti, Estatu Batuetan horrenbeste zabalduriko Levi’s-en sustapenezko hau bukatzean ikusi ahal izan zen bezala.

Filma John Michael McDonagh-ek (The Second Dead) idatzi eta zuzendu du eta Brendan Gleesonek egiten du paper nagusia (Harry Potter-en saila, Troya, Gangs of New York, 28 días después…, Misión Imposible 2 eta BraveHart, besteak beste) Don Cheadle (Operación Swordfish, Oceans Eleven sail osoa eta etorriko diren Iron Man 2 eta 3, El príncipe de Bel Air telesaila, e.a.) ondoan duela. Sony Pictures Classics-ek eta Element Pictures-ek banatzen dute eta Reprisal Films-ek filmatu du. Brendan Glessonen interpretazioak eta filmak, oso biribil eta erakargarria izanik, Urrezko Globoetarako eta Satellite Awards sarietarako proposatuak izanarazi dituzte, beste golardoen eta kritika onen –NYTrena esaterako- artean