Un txupinazo al borde del rescate

Txupinazo betean tsunamia pairatzen edo krisiaren mareak arrastatua izaten ari den udaletxea da Iruñean erreferentzia den Diario de Noticias egunkariaren irakurleek gaur goizean lehen orrialdea ikustean aurkitu ahal izan duten irudia. Irudi hori, beste urte batez, Mikel Urmenetak, Kukuxumusuko bazkide-sortzaile eta sormen zuzendariak, sortu du.

Diseinuaren egileak berak hola azaldu du: “Diseinuan, udaletxeko erlojua euro -hori ere hondatzekotan- bihurtu da, fama irudikatzen duen irudiak bere tronpetaz ekonomia une txarrari loturiko San Fermin jotzen du eta lehoiak zerri-itsulapiko bihurtu dira. Gainera, herkuleetako batek murrizketa-mozketak egiteko guraizeak dauzka eta bestea eskuak altxaturik dago, atrakaturik eta izuturik bere ondotik krisiaren grafiko gisa pasatzen ari den txupinazoa dela eta”.

“Jendeak ez daki protestatzen ari den, dibertitzen ari den edo mareatik libratzen saiatzen ari den…, baina ez dut dena lazgarria izatea nahi izan, olatuak surf taulez saihesteko aukera dago”, ziurtatu du Mikel Urmenetak. Beste alde batetik, “politikariei aurpegi berdexka, usteldua, ikusten zaie, paralizaturik daude, ez dakite zer arraio egin, eta herritarrek, berriz, kolore ona dute eta mugitu egiten dira”.

Azken finean, eta diseinuaren sortzaileak berak esan duen bezala, “larritasuneko txupinazoa”.

Uztailaren 6ko argazki gehiago

Iñaki Cabasés lanza el txupinazo acordándose de quienes lo están pasando mal

ARGAZKIAK IKUSI

Bere alaba Ane lagun zuela, Cabasés oso hunkituta agertu da Udaletxe plazan ziren lagun guztiekin Txupinazo pizteko unea partekatzeagatik eta Iruñera etortzeko aukerarik izan ez duten lagunekin gogoratu da. Lepoan, haren alabak jarritako zapi berezi bat zeraman zinegotzi abertzaleak; “Zorionak aitatxo”, Iruñeko ezkutua eta gaurko data zuena.

“Uste nuen jendeak ez zuela deus entzunen, baina plazan ziren guztiek oso ongi erantzun diete nire oihuei eta izugarri hunkitu naiz” komentatu du Txupinazoari jaurti ondoren.

Cabasések bere senitartekoak eta lagunak izan ditu gogoan eta, gauden egoeran izanda, une oso berezia dela aipatu du “festak eta elkartasuna uztartuz, gaizki pasatzen ari direnekin gogoratzeko”.

Bere alabaz gain, Nafarroa Bai taldeko kideak ere harekin egon dira eta Txupinazoa jaurti ondoren, festak biziki gozatzeko gogoa adierazi du eta Iruindar eta bisitari guztiei berdina egiteko gonbitea egin die.

Uztailaren 6ko argazki gehiago

Cruz Roja atiende a 17 personas durante el txupinazo

Gurutze Gorriak balantzea egin du festei hasiera eman dien Txupinazoaren ostean. Guztira 17 lagun artatu dituzte, horietako 13 Udaletxe plaza inguruan, eta lau Lehenengo Arretako Zentroan (bi zauriengatik eta beste biak toxikapen etilikoengatik). Pertsona bakar bat ospitalera eraman behar izan dute.

Festak direla eta, Gurutze Gorriak bi sorospen postu Udaletxe plaza inguruan. Horietako bat Santo Domingoko Aldapan (Hezkuntza Departamentuaren eraikinean) eta bigarrena San Saturnino eliza atarian. Bietan medikuak izanen dira, erizainak, sorosleak, ambulantzia zerbitzua (SAMUa) eta bestelako laguntza ibilgailuak.

Uztailaren 6ko argazki gehiago

Un txupinazo al borde del rescate

Azken egun hauetan munduko hainbat tokitatik milaka lagun iritsi da Nafarroako hiriburura eta horietako askok Udaletxe plaza erabat beteko du gaur Txupinazoaz zuzenean gozatzeko, zeinarekin 2012ko Sanfermin jaiei hasiera emango baitzaie.

Nafarroa Bai taldeko zinegotzia, Iñaki Cabasés, sanferminzale amorratua eta iruindar Udaleko zinegotzia 2007. urtetik, suziria jaurtiko duena izango da, ordezkaritza politiko gehien duen bigarren udal-taldeko bozeramaile gisa.

Hiria prest dago eta Udalak berriz ere segurtasun neurriak martxan jarriko ditu plazara sartuko den jendeak beirazko botilak sar ez ditzan, honela edozein motatako istripua saihestuz.

Era berean, uztailaren 6an goizeko 10etatik Gurutze Gorriak jendea artatzeko bi toki izanen ditu Udaletxe plaza inguruan. Horietako bat Santo Domingoko aldapan (Hezkuntza Departamentuaren eraikineanI) eta bigarrena San Saturnino eliza atarian bertan. Bietan medikuak izanen dira, erizainak, sorosleak, ambulantzia zerbitzua (SAMUa) eta bestelako laguntza ibilgailuak.

Gutxiago falta da!