Sólo el 15% de los corredores del encierro son habituales

Iruñeko Udalak 350 inkesta egin ditu kalean sanferminetako egun bakoitzean entzierroa hasi aurretik. Horrek ematen dituen datuek zera esaten digute: entzierroan egun bakoitzean parte hartzen duten lasterkarien %15 bakarrik da ohikoa, lasterka egiten dutenen %60k lehenbizikoz egiten du eta emakumeak jada lasterkari guztien %8 dira. Zenbaki horiek, zeinek lasterketako hasiberrien kopuru ikaragarria dela-eta kontrolik gabeko egoera bat hautemanaraz baitezakete, arindu egiten dituzte beste hauek: arauen ezagutzari buruzko %99k, horiek betetzeari buruzko %99,7k eta lo ordu askiei buruzko %76k.

Iruñeko Udaleko bideo-neurketa sistemaren arabera, uztailaren 8 igandeko entzierroak izan zituen parte-hartzaile gehien, Miurakoen aurretik 4.200 lasterkari hain zuzen. Entzierro hori jendetsuena izan da lasterketa bakoitzeko parte-hartzaileak 2011z geroztik zenbatzen direnetik. 2012ko sanferminetako parte-hartzaileak guztira 20.700 izan dira, iaz baino 200 gehiago. 2011ko kopuruak ikusi.

2012ko entzierroetan ariturikoak
Uztailaren 7 larunbata 3.300
Uztailaren 8 igandea 4.200
Uztailaren 9 astelehena 2.900
Uztailaren 10 asteartea 2.300
Uztailaren 11 asteazkena 2.100
Uztailaren 12 osteguna 2.100
Uztailaren 13 ostirala 1.900
Uztailaren 14 larunbata 1.900
Guztira: 20.700