Sanfermin Marathon en junio de 2014

Actualización. 17 de diciembre. Publica Diario de Navarra que la fecha del marathon será el 28 de junio. Ver aquí.

Sanferminmarathon.com web orrialdearen eta JJ. Imbuluzquetak Diario de Navarran idatziriko artikulu baten bitartez jakin izan dugunez, 2014ko ekainean San Fermin izena izanen duen maratoia eginen da. Gaueko lasterketa izanen da eta distantziak 42.1 km, 21 km eta 10 km izanen dira, epizentroa Iruñeko zezen-plaza izanik.

Antolatzeko ekimena DN Running-ena (Diario de Navarra) eta Deporbox enpresa espezializatuarena da. Data zehatza laster ezagutaraziko dute eta ekitaldiari Miserikordia Etxeak eta Iruñeko Udalak laguntza eta Rural Kutxak, Nafarroako Gobernuak, Volkswagenek eta Reyno Gourmetek babesa eman diote.