Samsung retira la campaña de su nuevo chip por la presión antitaurina por Twitter

Gaur goizean Samsung-ek Exynos bere prozesadorearen twitter kontuaren bidez zezen baten irudia aurkeztu du iragartzeko Bartzelonako Mobile World Congress 2014an Infinity bere prozesadore berriaren zehaztasun guztiak aditzera emanen zituela. Bartzelonan zezenketak debekaturik daude eta kanpaina horrek Daniel Ochoa de Olza argazkilariaren eta World Press Photoren kasuarekin (La Vanguardiako artikulua irakurri) zeuzkan ustezko antzekotasunak idazten ari ginela, Samsung-ek bide beretik iragarri du kanpaina erretiratzen zuela. “We respect animal rights and had no intention to promote the opposite. We apologize to all that may have been offended”, guk animalien eskubideak errespetatzen ditugu eta ez genuen kontrakoa sustatzeko asmorik. Iraindurik sentitu ahal izan diren guztiei barkamena eskatzen diegu”. Horrela dio agiri laburrak.
samsuntwitterTwittereko bilaketa honetan egiazta daiteke pertsona aunitzek Samsung-en produktu gehiagorik ez erosteko mehatxua egina zutela eta kanpaina erretiratzearena beranduegi  zela iruditzen zitzaien.

antitweet

Ekintza horiek ez dira lehen aldiz gertatu. Zezenketaren aurkako presioak zenbait  kanpaina handiren erorketa eragin du, hala nola Zelanda Berriko Pepsirena (berria ikusi Sanfermin.com-en). Beste batzuek, ordea, ez dute bere helburua erdietsi, Edurne Zuria filmaren erretiratzea, konparazione (berria ikusi Sanfermin.com-en)