Retirada la hornacina de San Fermín tras sufrir un ataque

Actualización 8 de noviembre de 2013.

El Ayuntamiento de Pamplona nos informa de que la figura de San Fermín vuelve a la hornacina tras la reparación de ésta.

hornacina_sanfermin_reparada3

2013/10/31

Egunerapena. 17.45ean. Urriak 31.

Jakin ahal izan dugunez -iturri egokiak kontsultatuta-, Iruñeko Udaltzaingoa San Ferminen horma hobiaren harrikatzea ikertzen ari da egile materialen bila. Oso goiz da hipotesiak egiteko, baina baieztatu egin digute hasiera batean lan egiteko inguruko segurtasun kamerek eman dezaketena eta, ekintzaren berezitasuna dela eta, Iruñean bart izaniko beste gertaera batekin, zeinetan Iturrama auzoan ibilgailu anitzi gurpilak zulatu baitizkiete, erlazioa izateko posibilitatea dituztela.

Egunerapena. 14.00etan. Urriak 31.

San Ferminen irudia osorik eta, kristala berritu arte eta irudia bere jatorrizko tokira itzuli ahal izan arte, udaletxean zaindurik dagoela esan digute. Badakite gutxienez bi harri izan direla horma hobiaren kontra bota dituztenak, ekintza basatia gertatu ondoren irudiaren egoera ikustera joan diren udaltzainek horren barnean aurkitu dituztelako. Iruñeko Udaltzaingoak erasoaren berri izan du. Ez dakite erasoa zein ordutan izan den, baina atzo gaueko hamabietatik gaur goizeko zazpietara izan dela bai.

Santo Domingo aldapako San Ferminen horma hobiak bart eraso bat jasan du eta Iruñeko Udalak kendu du osatzeko babesten duen kristalezko atea kaltetua izan da eta. Gaur goizean, lasterkariek entzierro bakoitzaren aurretik santuari kantatzen dioten tokian pintaketa bat eta horma hobiaren kristala bi koxkaz -zeinetako batek kristalean zulo bat ireki baitu- apurturik agertu dira. Santuaren irudiak ez du kalterik jasan.

Pintaketak, jada ezabatuta, huts egindako sanferminen eta entzierroaren museoaren proiektura bideraturiko diruaz galdetzen zuen eta hola zioen: “EL MUSEO DE S. FERMIN”, lehen lerroan, eta “El D 6,6 MILL NON DA?”, azpian; hau da, ziur aski, “Non daude 6,6 milioiak?”, egin ez den museo baten proiektua kostatu denaz nonbait. Iruñeko Udalak esan duenez, bi harri izan dira kaltearen eragileak eta, kristala berritu bezain pronto, irudia bere tokian jarriko dute berriro.

Horma hobi horrek arropa estreinatu du berriki Ondako bi lasterkariri esker, ezen haiek santuari horrela eskertu zioten entzierroetan pairatu zuten bi gorabeheratan babestu izana.
Lehen orrialdeko irudia eta kalteen xehetasuna, Iruñeko Udalak, Komunikazio Zerbitzuak, emanda.

San Ferminen horma hobiak lasterkariak santuari Iruñeko peña guztien zapien ondoan gomenda dakizkion goizero jartzen den originalaren kopia gordetzen du urtean zehar. Cuatro TVk 2008an eginiko bideo horretan, irudian fidatzen direnen debozioa ikus daiteke.

hornacina03
hornacina02
hornacina01