Sanfermin jaietako 2012ko Bandoaren bosgarren xedapenak, entzierroan korrika egiteko gomendioak eta debekuak arautzen dituenak, aurten bideo- nahiz argazki-kamerak ibilbidean ezin direla sartu zehazten du. Hainbat lagun Sanferminetako lehen entzierroetan segurtasun neurri hori hausten saiatu da, arrakasta gutxiz.
Gaur goizean hain zuzen ere, Cebada Gagoren entzierroan, gazte bat ibilbidetik atera dute lasterketa grabatzeko bi GoPro kamera kasko batean eramaten zituela. Halere Coca-Colarena den Burn markak lortu du Udalak bosgarren xedapena alde batera uztea; 6 lasterkari, bakoitzak bi GoPro kameraz hornituta, ibilbidean sartzen baimenduz. Saiakuntza honen irudiak Burn-en webgune ofizialean ikus daitezke jada.
Uztailaren 9ko argazki gehiago