Participa en la segunda edición del Sanferfilm Festival

Sanferfim Jaialdia 2012rako berraktibatu da munduko festa zinemako jaialdi bakarraren bigarren edizioan. Maiatzaren 31 arte igor daitezke lanak lehiaketara sanferfilmfestival.com-en bitartez. Antolatzaileek jakinarazi digutenez, ekainaren 16an Civican Pamplonan emanen da edizio honetako aitortza, oraindik zehaztu gabeko sari bakarra.

Oinarriek 60 minututik beherako iraupeneko filmak onartzen dituzte, “zeinen izaerak munduan egiten diren ospakizun eta festen narrazio ikuspegia, informazioa edo eta gizarte interesa lehenesten baitu. Piezen gaia herri festak, ospakizunak, folklorea, gertakariak, munduko festak, tradizionalak edo kultur, arte, antropologia edo soziologia interesekoak, izanen da. Salbuespenez, gaia dela-eta jaialdiarekin bat etortzen diren fikziozko piezak ere onar daitezke”.