No quedarse parado a ver pasar la manada

“Entzierroan lasterka egitea” esapideak argi uzten du ekitaldi horretako ekintza nagusia lasterketa batean parte hartzea dela. Ingelesezko “running of the bulls”, zezenen lasterketa, esapidea oso egokia da. Gaur zera azpimarratu nahi dugu, ez dela zezen taldea ibilbidearen barnean pasatzen ikustera geldirik geratu behar. Ekintza horrek egiten duena bera zezenaren arretaren mende jartzen du, baita lasterketa egiten saiatzen edo horretatik ateratzen ari diren lagunak ere. Eta bai geldituriko lagunaren kontrako kolpe bat hartzeko bai erortzeko nola, adarretatik erabat atera ezin izateagatik, larritasunezko adarkada bat hartzeko atakan jartzen ditu. Lasterkarien kontrako kolpeen ondorioz, kolpaturikoak galtzadaren erdian bukatzen ohi du eta horrek ekintza arriskugarriagoa egiten du.

Mikel Lasak 2012ko uztailaren 7an Santo Domingon lorturiko argazki sailean ikus dezakegu kirol-jertse urdineko gazte bat alde batean geldirik geratzen dela, lasterka egiten saiatu gabe, eta lehen zezen batek adar ukaldi bat egiten diola eta beste bat harengandik oso hurbil pasatzen dela, hari kasurik egin gabe,. Kontuan hartu behar da zezen horrek aurrerago, ekintza horren ondoren, beste lasterkari batzuei beste arrisku batzuk sorraraz diezazkiekeela.

IMG_2226 IMG_2227 IMG_2228 IMG_2229 IMG_2230 IMG_2231 IMG_2232 IMG_2233