No citar al toro en la plaza, “Dejen actuar a los dobladores”

Entzierroa zezen-plazan sartzean, lasterkariak bi aldeetara haizemaile eran baztertzen saiatu behar dira. Zezen taldeak eskuarki zuzen jarraitzen du eta kapadunek, kapa eskuan, eskortetara bideratzen laguntzen diete. Debekua da eta oso arriskugarri suertatzen da norberarentzat eta besteentzat zezenak deitzea. Animalietako bat dei bati erantzunez oharkabetzeak bereziki jartzen zaitu arriskuan lurzorua hareazkoa delako. Han animalia erosoago egoten da ibilbidean baino, tokia irekia delako eta bere apoak era naturalean mugitzen direlako. Zezena hobeki abiatzen da eta mugimenduak eraginkorragoak izanen ditu. 2012an plazan behar izan gabe animalia hori deitzeagatik larriki adarkaturik bukatu zuen lasterkariak egiaztatu ahal izan zuen bezala. Carlos Mediavilla da arduragabekeria horren arriskua erakusten duten argazki sail horren egilea.

Gehitu behar dugu zezena kortetara joatea eragozten duten ekintza guztiek oso arrisku handiko egoerak sorrarazten dituztela. Begi bistakoa da une horietan plazan lasterkari anitz daudela eta arrisku kasuetan, ihes egin ezinean, zezenaren mende geratuko liratekeela, zeren oro ezin dira kailejoian sartu eta ez da erreakzionatzeko denborarik izaten.

_DSC4312

_DSC4313

_DSC4314

_DSC4315

_DSC4317

_DSC4319

_DSC4320