Los números de Sanfermin 2012

Festak amaituta, Iruñeko Udalak jaien balantzea egin du, iazkoen modukoak izan direla aipatuz jendearen partehartzea, hoteleten ibilitako jendea eta izandako gertakariak kontuan hartuz. Enrique Maya alkateak prentsaurrea eskaini du, zifra batzuk eman eta 2012ko Sanferminak ofizialki baloratzeko.

Mayak emandako datuen artean, festetan hoteletan egondako lagun kopurua nabarmendu du, %85koa, nahiz eta lehenengo asteburuan kasik %100era iritsi zen. Bigarren asteburuan, berriz, %25 pertsona gutxiago izan zen.

Entzierroari dagokionez, udalak uztailaren 8ko lasterketan 4.200 lasterkari izan zirela aipatu du, hilaren 14ean 1.900 korrikalari izan zirelarik.

Aipatzekoa da, bestalde, musika gune garrantzitsuena parte hartutako jendeari erreparatuz Foruen plaza izan dela, 93.500 pertsonekin, iaz baino %38 gehiago. Atzetik gelditu dira Gazteluko plazako kontzertuak, 87.500 lagunekin. Eta ekitaldirik jendetsuena su artifizialak izan dira 819.000 ikuslerekin.

balance2.g balance1.g

Gertakariei dagokienez, aldaketa gehiegirik ez aurreko urteekin alderatuta. Halere,  badira zenbait datu bitxi: jarritako 1.951 salaketa (2011n baino %3 gutxiago). Horietatik 1.163 ebasketengatik, 202 lapurrengatik edo 293 borroka eta liskarrengatik. Guztira 203 lagun atxilotuta. Eta, urtero legez, milio bat kilo zabor bildu dira.

Zenbakiak alde batera utzita, alkateak Riau Riaua bertan behera gelditu izana alderdi negatibo gisa azpimarratu du “herri borondatearen kontra joateagatik”, eta ekitaldi honetarako hausnarketa garai bat zabaldu dela aipatu du.

Zenbaki guztiak kontsultatu