Aurtengo entzierro guztietako zezenak abiadura handia ezarri arren, lasterketan oso garbiak eta prestuak izan dira; osasun-balantzean adarkadaz zauritutako lau korrikalari eta Nafarroako hiriburuko ospitaleeetan kontusio eta traumatismoekin artatutako beste hogeita hamalau lasterkari egon direlarik.
Uztailaren 7an eta 9an arrisku gehien izandako uneak bizi izan ziren, Dolores Aguirre eta Cebada Gago ganadutegiek adarkadaz aurtengo Sanferminetako entzierroetan izandako lau lagunak zauritu zituztenean (bat 7an eta gainontzeko beste hiru 9an), 2011n baino bat gutxiago. Eta lau adarkatutako horiez gain, beste 34 pertsona ospitaleratu zituzten traumatismo eta kontusioak zirela eta, iazko entzierroetan baino 4 gutxiago.
Zezenen abiada oso bizia izan da eta bi entzierroetan besterik, 9koan Cebada Gagorekin eta 11koan Fuente Ymbrorekin, ez dira hiru minutuak gainditu. Victoriano del Ríorena, 12koa, 2:20an azkarrena izanik, historiak izan duen lasterketarik azkarrena, El Pilarren zezenek 2011n egindakoarena, alegia baino 9 segundo gehiago luzatu da. Lasterkariek zaila izan dute zezenen erritmoa jarraitzea, baina lasterketa ikusgarriez gozatzeko aukera izan da, Estafetako tartean batez ere, non zezenek banatuago korrika egin baituten.
Hemen egunez egun 2012ko entzierroak dituzue, argazkirik hoberenekin, entzierroaren kronika eta zaurituen oharra:
7. eguna. Dolores Aguirre. Adarkatutako 1 eta 5 ospitaleratu gehiago
8. eguna. Miura. 2 ospitaleratu
9. eguna. Cebada Gago. Adarkatutako 3 eta 4 ospitaleratu gehiago
10. eguna. El Pilar. 5 ospitaleratu
11. eguna. Fuente Ymbro. 2 ospitaleratu
12. eguna. Victoriano del Río. 6 ospitaleratu
13. eguna. Juan Pedro Domecq. 6 ospitaleratu
14. eguna. Torrehandilla-Torreherberos. 4 ospitaleratu
Entzierro bilatzailean 1980tik aurrera entzierroen datu guztiak