Llega la segunda edición del festival Sanferfilm

Sanferfilm jaialdiaren bigarren edizioa erabat arrakastatsua izaten ari da. 39 pieza parte-hartzaileetarik 8 izan dira hautatuak 200 euroko “Kukuxumusu lehen saria” lortzeko lehian aritzeko.
Aurkezturiko lanen jatorria oso anitza izan da: Argentina, Mexiko, Madril, Bartzelona, Sevilla, Valentzia eta Estatu Batuak esaterako. Ezein piezak ez du edizio honetan 30 minutuko iraupena gainditzen eta, irudi bidez, munduko hainbat tokitan festa ulertzeko dauden moduak islatu nahi dituzte, Villavesako entzierrotik Amerikako artzaintzaraino.
Epaimahaiburua Francisco Javier Zubiaur da berriro eta bere ondoan Imanol Reta, Sergio San Martín, Mikel Navarro eta Eduardo Carrera ditu. Pieza finalisten proiekzioak eta ondorengo sari emanaldia ekainaren 16 larunbatean izanen dira, 17etatik 21etara, Iruñeko Pio XII.aren etorbideko Civicaneko auditorioan.