La serie online “Soñar es gratis” calienta los ánimos para Sanfermin

Atzo, Iruñeko karrikak zuri eta gorriz tindatuko dituen txupinazoa jaurtitzeko 11 egun eskas lehenago, “Soñar es gratis” (Amestea doakoa da) online sailak “Ya falta menos” (Gutxiago falta da) izenburuko kapitulua, San Fermin festetan oinarritua, estreinatu zuen.Ikus-entzunezkoen munduko gazte ekintzaile talde batek sortutako sail horren hirugarren denboraldiko hirugarren pasartea da. Pasarteak , islatzen ditu iruindar gehienek hiriko festarik nazioartekoen iritsieraren aurrean izaten dituzten gogoak eta irrika, zein festa aurreko egunotan gehiago -litekeena bada- areagotzen baitira.

Saileko kapitulu bakoitza film txiki bat da (film gehienak mutuak dira) eta ekintzez eta hizkuntza unibertsal baten bitartez eguneroko hainbat egoera irudikatzen ditu eta, “Soñar es gratis” sortu dutenak Iruñekoak direnez, ezin falta sailean sanferminei buruzko kapitulu bat. “Sanferminez jende guztiak dakienaren eta hemengook bakarrik dakigunaren arteko nahasketa da”, esan du Axier Gonzalez bideoaren arduradunetako batek. Pasarte horretan, Kukuxumusu eta Sanfermin.com-en lankidetza izan dute.

Bati baino gehiagori laztuko zaizkio ileak sanferminetarako aste eta erdi eskasa falta dela gogoratzen digun film labur hori ikustean. “Gutxiago falta da”.