La película India ZNMD no se rodó en México gracias a la fuerza y el color de las fiestas de Sanfermin

Zindagi Na Milegi Dobara bada jada San Fermin festak osagai dituztenen historiako filmik ikusiena, zinema aretoetara joan diren ikusleak 70 milioi izanik. Orain jakin dugu Zoya Aktar zuzendariaren aurreikuspena Mexikon filmatzea zela, baina sanferminen indar eta koloreak Iruñean filmatzea azterrarazi zion. Datu hori, orain arte ezezaguna, Carlos Catalánek -ZNMDko argazki zuzendariak- agertu zuen Radio Nacional de España irratiko “Asuntos Propios” saioan. ZNMDn egin zuen lana FilmFare sariak -Bollywoodeko Oscarrak- deiturikoetan aitortua, argazki zuzendaritzako golardorik handiena jasoz, izan zela-eta elkarrizketatu zuten Catalán.

Toni Garridok zinema indiarreranzko bere bideaz eta filmari eginiko ekarpenaz galdetu zion eta orduan Carlosek zera aurreratu zuen: “Zoya Aktar zuzendariak istorioa Mexikon kokatu nahi zuela esan zidan. Baina sanferminak ezagutu ondoren, bere gidoilari kidearekin batera, dena Espainiara aldatzea erabaki zuen. Sanferminen ondorioz sortu zen Espainian filmatzeko ideia”. Elkarrizketan Elvira Lindo eta Tom Kallene sanferminen ezagutzaile ona -Sueco se ecribe con Ñ liburuaren egilea- ere aritu ziren. Testigantza horrek berriro erakusten du San Fermin festek eta entzierroak ezagutzen ez dutenengan duten oihartzuna, plastikotasunagatik eta pantailan duten indarragatik beharbada, Knight & Day eta ZNMD filmetan ikusi den bezala.