Kukuxumusu y Miguel Indurain colaboran en el diseño de una camiseta para la salida de la Vuelta

KAMISETA EROSI

Kukuxumusu Marrazki Fabrika eta Indurain kamiseta bat diseinatzeko elkartu dira, Espainiako Vuelta Iruñetik aterako dela eta; hori abuztuaren 18an izanen da eta azken zatia entzierroaren ibilbidean barna eginen da.

Diseinuak entzierro bitxi bat erakusten du Iruñeko Estafeta karrikan, zeinetatik aurtengo bizikleta lasterketaren hasiera pasako baita, eta entzierro horretan Indurain bera, 1 zenbakidun maillota jantzita tropelaren buru, aurretik jartzen zaizkien lasterkari guztiei oldartzen zaizkien zezen bizikletarien ondoan ari da lehian.

Txirrindulari nafarrak, Frantziako Tourra bost aldiz jarraian eta Italiako Giroa bi aldiz irabazi dituenak, proiektu horretan parte hartu nahi izan du jantziaren diseinuan eta marrazkiaren sortze lanean bere iritzia emanez, Kukuxumusuk eginiko diseinua osatzeko esaldi bat emateaz gain: “Jendeari zirrara eragitea hor aurrean egotearen politena da”.

Kamiseta gorria da eta jada eskuragarri dago Kukuxumusuren denda ofizialetan unisex, emakume eta haur modeloetan, 19,50 euroan helduentzat eta 14 euroan haurrentzat.