Sanferminetako igandea, gehiegizko jendetza, lasterkari ugari aurretik eta askoz gehiago atzetik. Zezenak igaro ondoren plazaren sarreran giza-meta eratzen hasi da. Berrogeita hamar bat korrikalarik lurrean amaitu dute eta joaldunetako batek, atzean geratu dena, zapaldu ditu eta gainetik pasa ere. Animaliek, behin zezen-plazan daudela, atzera egin ez dezaten plazako bigarren atea itxi egin da eta giza-pilaketa zela sarrerak irekita jarraitu du.
Metaketan nozitutako kolpeez haratago, egoera bitxi honek entzierroan aurretik bizi ez den irudia sorrazi du. Berrehun lagun baino gehiago plazako bigarren atea eta kanpotik bultzaka zegoen jende jarioaren artean estuturik gelditu da. Egoera klaustrofobiko honek sumindura sortarazi du, eta Sanferminetako beste gauza asko bezala, txantxan eta alaitasunean amaitu da.