Happy Sanfermin #happyPamplona

Sanferminak aski happy izaten dira, baina orain are happyago dira bere bideoa baitute, Pharrel Williams-en kantuaren erritmoan, San Fermín 2014. Youtube kanalak egindako lanari esker. Bideoa berriki grabatu dute Iruñeko karriketan eta sanferminetako jantziez beztitutako adin ezberdinetako eta mota guztietako lagunen parte-hartzea izan du. Kokapen aunitz oso Sanferminetakoak dira, hala nola, Estafeta karrika, zezen plaza, Udala eta entzierroko monumentua. Bertan agertzen direnen artean, peñako blusa edo Kukuxumusuren urteko kamiseta daramatenak ikus daitezke. Oso atsegina da eta gogokoa dugu happy jartzea.