Fuegos artificiales desde el Baluarte

Sanferminbooking-ek su artifizialak Baluarte Biltzar Jauregiko terrazatik ikusteko aukera jarri du abian sanferminetarako. Lagun kopurua mugatua eta giroa esklusiboa izanik, 75 euroren truke, produktu hau Sanferminbooking bidez eskuratzen dutenek ekitaldiaz, tapa afariaz eta doako kopa bat ematen duen barra zerbitzu esklusiboaz gozatzen ahalko dute. Kontaktatu Sanferminbookingekin hemen.

22.00etatik igotzen ahalko da 3. solairura Baluarteko plazatik. Tapa afarian hauek daude, besteak beste: patatatxoaren gaineko txistorra, hestebete iberikoak eta ogitxo kurruskatsuak, limoi oilaskoa eta patatak, kroketa handiak, gourmet hanburgesa txikiak… Baita cava, ardoa, freskagarriak, garagardoa eta ura ere.

Oturuntzaren ondoren, 22:45ean, Baluarte Biltzar Jauregiko kanpoko terrazara ateratzen ahalko da gero su artifizialak ikusteko. 23:30etik kopa taberna irekirik egonen da terrazan eta 3. solairuan -kopa barne- goizaldeko ordu bat arte.