Fiambre, Pum y Los abuelos por Sanfermin, obras ganadoras del primer certamen de teatro sanferminero

Iruñeko Gayarre Antzokiak festivalteatrogayarre.com-en bitartez jakinarazi duenez, Patxi Irurzunen “Fiambre” (Hilotza), Josu Castilloren “Los abuelos por San Fermín” (Aitona-amonak sanferminetan) eta Miguel Munárrizen “Pum” antzerki testuak aukeratu ditu epaimahaiak “San Fermin, agertokira” zikloaren parte izan eta, 2011n bezala, antzokian festen aurretik antzeztuak izateko. Lehenbizikoz egin du Gayarre Antzokia Udal Fundazioak deialdi hori, zeinek aukeraturiko obrak 1.000 euroz eta beren antzezpenaz saritzen baititu, eta 15 obraren parte-hartzea izan du.

Epaimahaikideak Alfredo Sanzol, Ignacio Aranguren, Laura Laiglesia, Teresa Lasheras, José Mari Moreno eta Ignacio Murillo izan dira. Antzokiak eman duen komunikatuaren bidez, zera dakigu: ” Hiru obrek festarekin erlazionaturiko gai anitzak ematen eta agertzen dituzte eta ikuspuntu banaz egiten dute hori; ikuspuntu horiek osagarriak izan daitezke eta epaimahaiaren aburuz ikusleekin ongi funtziona dezakete hiru obrak hartuko dituen programazioan: komediarenak Los abuelos por San Ferminen kasuan, esperimentalak Fiambrerenean eta soziologikoak Pumen”.