Fallece nuestro amigo Carlos Gil

Carlos Gil maiatzaren bederatzian hil zen Malagan gaixotasun luze baten ondoren eta gaur izan da erraustua hiri horretako hilerrian. Carlos gure laguna zen eta harekin oroitu nahi dugu. Sanfermin.com eta Kukuxumusutik besarkada bana igortzen diegu haren emazte Cathyri, haren seme-alaba Cristian, Cler eta Nadiari, haren anaia José Luisi eta haren bi bilobei. Carlosek, dena den, betidanik izan du gehiago barre egiteko joera negar egitekoa baino eta horregatik irribarrea ahoan eta ohiz kanpoko bizitasuna zituela gogoratuko dugu beti. 2011ko uztailean Carlosek ez zuen bere ajeengatik Iruñera etortzerik izan eta Malagara botila bat patxaran, sanferminetako zapiak eta izugarrizko petardoak, zeinez ziur aski auzokoak 6ko 12etan ikaratu baitzituen, igorri genizkion.

Eta gogoratzeko hamaika anekdota daude, Carlos Gil guztietan zegoelako, bai bere esparru pertsonalean bai profesionalean. Gil Costa del Soleko Patronatuko gerentea izan zen eta Marbella eta Malaga helmugatzat jarri zituen turismo mapan. Maratoilaria NYen, entzierroetako lasterkaria, bazter-nahaslea, protagonista, laguna… Carlosek beti uztaila San Fermin festetara etortzeko gordetzen zuen eta festa Zapateria kalean herri hamaiketako handia eginez hartzen zuen. Jim Hollander-ek betikotu zuen berriarekin batera agertzen dugun une hori. Zure falta nabarituko dugu eta aurten gogoratuko zaitugu, laguna. Familiak Carlosen bizitzaren ospakizun bat prestatu du lagunentzat maiatzaren 18rako.