Encierro gaupasero

Sanferminetan modu ofizialean programatutako ekitaldi aunitz dago, baina festak ez du ez programaz ez protokoloz ulertzen eta kasu askotan, une bikainenak kalean modu espontaneoan bizi dira.

Ofizial ez den hauetako ekitaldietako bat “Entzierro gaupaserua” da, bertan gazte talde batek alde zaharreko kaleak zeharkatzen ditu gurdi batean anplifikadoreak garraiatuz, jende guztia dantzatzera eta festan jarraitzera gonbidatuz.

Ekimen honek hamarnaka lagun lotara joan aurretik eguneko lehen argi izpiekin dantzatzera eta azken garagardoak hustera erakartzen ditu. Helburu bakarra ondo pasatzearena eta giroaz gozatzeko arrazoi bat izatearena da, Sanferminetan azken finean, hori kalean lortzen da.

Uztailaren 10eko argazki gehiago