Dereck Barlow / Houston Press

En el encierro de Pamplona no se puede hacer un selfie

Houstongo Great Bull Run-en azken entzierroko lasterkarietako baten selfia munduko bira egiten ari da. Berriak garrantzia hartu du New York Daily News egunkariak ekintza hori munduko selfieetako arriskutsuenetakotzat jo baitu eta, ondorioz, berria sarean bolo-bolo zabaldu da: The Independent, La República (Perú) eta AOL… Tenore egokia da, egiazko entzierroei begira, hots, Iruñean Sanferminetan uztailean egiten direnei begira, argitzeko Iruñean debeku dela selfierik egitea. Udal bandoari jarraikiz, debeku da kamerarik sartzea ibilbidean eta,  smarth phonea sartzen ahal bada ere, ez dezakezu hura erabil lasterkan ari zaren bitartean. Beraz, selfiea legearen kontrakoa da eta arriskutsua suertatzen da beste lasterkarientzat. Zenbat arriskatuko du lasterkari batek grabazio on bat egiteko? Selfie bat osatu nahi duenak egiten duen grabazioak zein arriskutan jarriko ditu lasterketa-kideak?

2013ko udal bandoak, indarrean dagoen azkenak, honela dio: “Gainera, bandoan argi eta garbi adierazten dira entzierroan eragina duten zenbait debeku zehatz, hala nola,  argazkiak ateratzea edo zine edo bideo kamerak erabiltzea dagokion baimenik gabe”. Bistan da, kanpoko eta bertako lasterkari askok ez dute debeku hori ulertuko, batez ere 2012an, lasterketatik bertatik Burn markarako grabatu ziren bideoak ikusi badituzte. Bideoak lasterkari batzuek bizkarrean zeramaten GoPro kamerarekin egin ziren. Agintari eskudunak baimena ematea xedatu zuen gailu eramangarriak eramaileen mugimendu askatasuna ez zuela eragozten, eta lasterketa-kideentzako arriskurik ez zekarrela iritzita. Gustatu edo ez, une honetan ez da grabatzerik. Oro har, egia da sarean entzierroko bideo aunitz ikus daitezkeela, ibilbide barrutik , gailu mugikorrekin, legez kanpo grabaturikoak. Oroitarazi behar dugu legez kanpokoak direla eta udaltzainek ibilbidetik kanporatzen dituztela kamerak eramaten dituztenak edo gailu mugikor pertsonalak iruzurrez erabiltzen dituztenak.

goprorunningofthebulls.g

Selfie bat nork bere burua grabatzea edo nork bere buruari argazkiak ateratzea da, ingurune zehatz batean, zure egiazko presentzia ekitaldian eta ingurune horrekin duzun harremana frogatzen baitu. Oxford hiztegiek termino hori  bere edukietan sartu zuten azaroan.