El jugador de la NFL Jason Babin correrá el encierro de Sanfermin

Futbol amerikarreko jokalari Jason Babinek baieztatu egin dio CSNPhilly.com-i (NBC) 2012an Iruñean sanferminetako entzierroan lasterka egiteko asmoa duela. “Jende guztiak uste du arrisku handikoa, arriskutsua dela”, esan zuen Babinek CSNPhilly.com-en, “baina ez da hola behar bezala eta seriotasunez egiten bada”, gehitu zuen. “Zezenek ezin dute galtzada-harri baten gainean bira egin, beraz, barnealdea zaintzen baduzu, ongi egonen zara”, esan zuen Babinek.

Kezka dute Eagles taldearen zaleek entzierroan ezer gertatuko ote zaion, baina Babinek leundu nahi izan du kontua. Izan ere, Jason Babin 1,98 cm altu da eta 118 kilo pisatzen du eta egoera zailetara ohiturik dago, NFLko edozein partidatan defentsa kokapeneko jokalari bati agertzen zaizkio eta. Jason Babin Philapelphia Eagles taldeko jokalari ezaguna da (Ikusi NFLren edo Fancluben sitea) eta defentsa kokapenean egiten duen lanak (defensive end) aitorpena izan du. Profesional mailan egin duen bederatzigarren denboraldian bere kokapeneko hiru hoberenetakoen artekoa aukeratu dute eta2012ko All Pro de Associated Press-en, non hoberenak bakarrik sartzen baitira, hautatu dute.

Eguneraketa:
Entzierroan lasterka egiteko gogoa joan zaio Jason Babini