El doctor Manuel Martínez Grande, Gallico de Oro 2013

Beste urte batez, eta jada hogeita zortzi dira, Napardi elkarteak bere Oilarra aukeratuz iragartzen ditu San Fermin festak. Oraingo honetan aitortza Manuel Martínez Grande jaun medikuari egokitu zaio: kirurgia protesikoaren eta ortopediaren alorreko sendagile aditua da eta, berriki erretiratu arte, Nafarroa medikuntza alor horretan erreferentea izan dadin lortzeko lan egin du.

Napardik Nafarroakoa izanik edo Nafarroarekin lotura izanik arteen, zientzien, kirolaren, kulturaren edo humanitateen  alorretan bere lan eta arduragatik nabarmendu den pertsona bati ematen dio urtero golardo hori eta aurten zuzendaritza batzordeak Martínez Grande medikuaren alde egin du. Jatorriz asturiarra, berriki Oilar aukeraturikoa 1974an geratu zen Iruñean eta, orduz geroztik, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Traumatologia Zerbitzuko burua, Nafarroako Unibertsitateko irakasle elkartua eta bere espezialitatea Ubarmin Klinikan garatzearen alter materra izan da.