Aste honetan Journeyman Pictures konpainiak jarri du salgai, bere web orrialdearen bidez, Aubrey Powell, Pink Floyd, Led Zeppelin, Paul McCartney, Genesis, Peter Gabriel, Black Sabbath taldeen eta beste hainbaten musika bideoen egileak, zuzenduriko ““The Bull Runners of Pamplona”” dokumentala. Hasierako lana Imax-erako 3Dko film luze bat, sanferminetako entzierroari buruzkoa, sortu nahi duen proiektu bati dagokio. Journeymanek, berriz, 2012ko urtarrilean harritu gintuen AEBetan aurrerapen honetaz dokumental eran egindako lehen saioaz eta dokumentala jada hainbat jaialditan erakusten ari dira, New Jerseykoan, Irvine Festival-ean eta Seattle International Film Festival-ean esaterako. Aste honetatik aurrera, berritasuna filma ekoizlearen web orrialdearen bidezko online saltzen hastea da. Dokumentalak Iruñeko entzierroko lasterkari anitzi eginiko elkarrizketak dauzka eta hor Javier Solanok, ingelesez, horrela dio: “goiz berean bost lagun hiltzen diren egunean, ziur nago Europar Batasunak debekatu eginen duela. Gure bilobek entzierroa ikusiko ez dutela ere ziur nago”.
Journeyman Picturesek, Journeyman.tv-ren bitartez, dokumentala salgai jarri du norberaren erabilerarako (36 euro), jendaurrean erakusteko (112 euro), hezkuntza edo festa erabilerarako (168 euro) eta merkataritza edo instituzio asmoetarako (224 euro).