Disfrazados en el encierro

Iruñeko entzierroko korrikalari gehienak zuri eta gorriz janzten dira, Iruñeko Udalak sustatutako kanpaina batek hala gomendatuta, baina beste batzuek, entzierroan korrika egin baino, lasterketan loria erdiestea da bilatzen dutena. Ez dira lotsatzen eta deigarri izatearren, mota askotako janzkerekin mozorrotzen dira, Iruñeko lasterketan gero eta ohikoagoak direlarik.

20120713disfraz2.g 20120713disfraz3.g

Sevillanek, Kimonoz jantzitako korrikalariek, superheroiek, gandorrek, kolore guztietako ileordeek osatzen dute Sanferminetako entzierroaren jendilaje urria. Gero eta deigarriagoa egiten den joera da, nahiz eta Udaleko araudiak entzierroa korrika egiteko janzkera eta oinetako egokiak eramatea gomendagarria dela zehazten duen. Horregatik, kasu batzuetan, gaurko entzierroko sevillana eran jantzita zihoan tipoarena bezalakoak, ez du entzierroa korrika egiteko aukerarik izan, Udaltzainek ibilbidetik atera dutelako gainontzeko lasterkariak oztopa ez zitzan.

Estafetako tartean, azken urteotan batez ere, gero eta gehiago dira, telebistan ikusiak izateko eta gainontzeko lasterkarien artean bereizteko nahiarekin kamiseta argitsu eta kolore deigarriez jantzita agertzen diren korrikalariak. Beste askok aldiz, zuri eta gorriaren anonimotasunean korrika egitea erabakitzen dute, beste asmorik gabe lasterketa ona egitea helburu dutela.

Badira ere, gaurko entzierroko beste lasterkari bat bezalakoa, erosoen den jantzia aukeratzen dutenak, txandala, alegia, baina kasu honetan ez zuria, beltza baizik.

Uztailaren 13ko argazki gehiago