Cruz roja lanzará el Txupinazo de 2014 por el 150 aniversario de su fundación

Gurutze Gorriak Sanferminetako 2014ko txupinazoa jaurtikiko du, haren fundaziotik igarotako 150 urteen aitortza gisa. Gurutze Gorriaren Nafarroako batzarra Espainiako zaharrena da, 1864ko uztailaren 5ean eratu zelako, estatuko gainerako guztiak baino egun bat lehenago, hain zuzen, jaien hasierarekin bat ez egiteko. Gaur goizean, Iruñeko alkate Enrique Mayak erabakia jakitera eman du ofizialki, tradizio hori eskuordetu ondoren, txandaz Bilduren udal taldeari bazegokion ere. El Informador-en bidez jakin dugunez, jaurtitzearen arduraduna Mikel Martínez Gurutze Gorriko bertako batzordeko burua izanen da.

Gurutze Gorriaren fundazioaren 150. urtemuga izateaz gain, Sanfermin.com-en Gurutze Gorriak txupinazoa botatzeko pertsona aunitzek agerturiko nahia jasoa genuen, 2013ko uztailaren 13ko entzierroko mukuruan haren partaideek laguntza lanetan izan zuten eginkizun handiarengatik. Iruñeko Udalak kontatu digunaren arabera, Iruñeko Udalak eta Gurutze Gorriak urtero sinatzen duten babes zibilaren arloko hitzarmen bat dago. Haren bitartez, entitate honen presentzia etengabea da jaietan eta Txupinazo, Gaixoa ni edo entzierroetarako, besteak beste, antolatzen diren laguntza prozeduretan parte hartzen du.