Concurso de Carteles para Sanfermin 2012 desde el 1 de marzo

Datorren martxoaren 1etik hasita aurkezten ahalko dira obrak hilabete batez 2012ko Sanferminetako Kartel Lehiaketan parte hartzeko. Aurten saria 900 euro gutxitu da azkeneko kopurua 3.600 izateko, festa iragartzeko ondoriozko famaz gain. Epaimahaiak zortzi obra hautatuko ditu eta obra horiek lehiakide izanen dira herri botazioan. Hola nahi duten Iruñeko herritarrek aukeratuko dute festa 2012an grafikoki irudikatuko duena. Arauak lehiaketako beste urteetakoen antzekoak dira. Formatua ehun zentimetro luze eta hirurogeita hamar zabal izan beharko da eta testu hau edukiko du: “Pamplona/Iruña. San Fermín 2012. 6 al 14 de julio /Uztailaren 6tik 14ra”. Lanak euskarri zurrun batean muntaturik egon beharko dira eta behar bezala paketaturik aurkeztuko dira Ziudadelako Udal Bulegoan. Lanak hartzeko epea 2012ko martxoaren 1etik 31ra bitartekoa izanen da. Lanak, astelehenetik larunbatera (lanegunetan), 10:30etik 13:30era aurkeztuko dira. Ziudadelako Bulegoa. Armada etorbidea, z. g., 31002 Iruñea (Nafarroa). Tel.: 948 420 975 / e-maila: ciudadela@pamplona.es

Kartelak egilearen sinadurarik gabe eta goiburu batekin, kartelaren atzealdean idatzita, aurkeztuko dira. Kartelaren autoretza ezin izanen da lehiaketa prozesuaren ezein unetan publiko egin. Kartelarekin batera gutunazal itxi bat aurkeztu beharko da, kanpoaldean kartelaren goiburua idatzita. Barnealdean egilearen izen-deiturak, helbidea, telefono zenbakia, nortasun agiri nazionalaren fotokopia, lanbide curriculum laburra eta egileak sinaturiko aitorpena, aurkezturiko obra orijinala eta argitaragabea dela adierazita. Obrak igorri eta itzultzeko gastuak lehiakideen kontura izanen dira. Saria emanez, Iruñeko Udalak sarituriko obrari datxezkion jabetza intelektualeko eskubide ekonomiko guztiak hartzen ditu esklusiban eta libreki erreproduzitu, banatu, jendeari ezagutarazi eta aldatzen ahalko du.