Inicio colocación vallado Sanfermin 2014

La colocación del vallado comienza con el poste-homenaje a los fallecidos del encierro

Urtero, egun hauetan Sanferminetako hesia paratzeak gure jaietatik urrats batera gaudela adierazten ohi du. Alabaina, hauxe da bigarren urtea entzierroan hildakoen omenezko zutoina paratzearekin hasten direla hesia eratzen. Udal plazan, Turismo bulego ondoan kokaturik dagoen zutoinak zenbait ikusnahi eta komunikabideren begirada erakarri du.

Hermanos Aldaz y Remiro zurgindegiko langileak arduratu dira zutoina paratzeaz hamarren bat kamera eta komunikabideren aurrean. Protagonistek minutu eskasa eman dute bere lana burutzen eta, heldu diren asteetan, hesi tradizionalaren gainerako piezak paratzen segituko dute. Osotara 900 zutoin eta 2.600 oholtzar.