Cómo se cita a un toro

Zezen bat ibilbidean gelditzen bada, ohikoa da lasterkariak hura berriro abia dadin saiatzea. Entzierroko lantze hori lasterkari adituen eta errekorte-egileen zeregina da, baina haren dinamikak arau hauei erantzuten die. Lehenik eta behin, lasterkariek unaiek aginduriko segurtasun eremua errespetatu behar dute. Haiek ezagutzen dute zezenaren portaera eta animalia hagaz xaxatzen saiatuko dira lehenbizi hurbil badaude. Bigarrenik, zezena aurrerantz joan dadin saiatu behar da beti, zezen-plazarantz, bidean daudenak erne eta animalien zain daudelako. Ez da hori zezenek jada gainditu dituzten lasterkarien kasua, zein, entzierroa bukatu dela adierazten duen suziria entzun arte erlaxatu behar ez badira ere, ziur inkontzienteki lasaiago egoten baitira.

Zezena, Xabi Lizarragaren sail horretan ikusten dugun bezala, atzetik aurrerantz deitu behar da, ibilbidearen hasieratik bukaerarantz. Ezin dugu nola egin behar den deskribatu, ezen hori esperientziaz ikasten da, baina batzuetan zezenetik hurbil ibiltzea aski da hori berriro abia dadin eta ibilbidea buka dezan.

No tocar las astas a los toros

Arau nagusia da eta Iruñeko entzierroan zigortu egiten da zezenak ukituz gero. Gaur, José Ignacio Delgado eta Miguel Fernándezek 2012ko uztailaren 7an lorturiko irudiei erreparatu nahi diegu, non lasterkari bat zezen baten adarrari nahita heltzen ikus baitezakegu. Ekintza hori arriskugarrienetako bat da, zezen batek biratzea edo, okerrago, bere lasterraldia garbiki egiten ari den lagun batez ohararaztea eragin dezakeelako. Adibidetzat dugun kasuan, nola lasterkaria adarrari heltzen saiatzen den, lortzen duen, zezena bere jatortasuna dela-eta askatzen saiatzen den eta azkenean lasterkariaren erorketa txarra eragiten duen ikus dezakegu.

Kasu horretan, ikus dezakegunez, hurrengo gaztea animaliaren adar ukaldi arriskugarria izateko moduan geratzen da erabat eta, gainera, zezena bere lasterraldiaren gainerakoan arreta larriki galdu ahal izan zuen. Adarrari heldu nahi izan zion gazteak, bestalde, lasterketako bere kideari kamisetatik tink egin zion eta larriki desoreka zezakeen.

IMG_3817 _7073316 _7073317 IMG_3818 IMG_3819 _7073318 IMG_3820 IMG_3821

No existen zonas “seguras” dentro del recorrido

Esan diezazuketena gorabehera, entzierroaren ibilbidearen barnean ez dago eremu segururik. Eremu seguruak hesiaz bestalde daude, ibilbidetik kanpo. Estatistika eta errepikapena ez dira araua, zeren faktore eragileak hainbeste dira ezen aukerak ia makina bat baitira. Nahiz eta hiru urtetan ezein zezenek Udaletxe plazako hesiaren kontra ez eraso, ez duzu erreferentzia edo argudio gisa konklusio hori hartu beharko. Entzierroa hainbeste gauzaren mende dago, ezen beti dena gerta baitaiteke, haren protagonistetako sei zezen jator baina basatiak direlako, eta haien jokaera ezin da erabat aurreikusi. Miguel Fernándezen irudia hartu dugu eremua zein den jakiteko erreferentzia gisa.

_7145221-MIguel-Fernandez-14072012-ESPECTADORES- miguel-fernandez-sombra

Eremu horietako batzuez hitz eginen dugu baina gaur Udaletxe plazari begiratuko diogu eraikinetik hurbilen egoten den hesi zatian. Izan ere, jendea hor begira hiru ilaratan ere egoten da. Haren jarrera oso arriskugarria da lasterka egiten dutenentzat haien kontra talka egin dezaketelako, dena arriskatzen ari denaren ihesbidea eteten dutelako eta han geldirik daudenak, zezenak berengana jotzen badu, haren mende egoten direlako. Carlos Mediavillak 2012ko uztailaren 13an eginiko argazkian, gelditutako lasterkariek beste bi lasterkariri (kamiseta gorria eta txuria), zein beren lasterketa behar bezala egiten ari baitziren, babesa eragozten dietela ikusten dugu.
_DSC4199 _DSC4200 _DSC4201 _DSC4202 _DSC4203

No quedarse parado a ver pasar la manada

“Entzierroan lasterka egitea” esapideak argi uzten du ekitaldi horretako ekintza nagusia lasterketa batean parte hartzea dela. Ingelesezko “running of the bulls”, zezenen lasterketa, esapidea oso egokia da. Gaur zera azpimarratu nahi dugu, ez dela zezen taldea ibilbidearen barnean pasatzen ikustera geldirik geratu behar. Ekintza horrek egiten duena bera zezenaren arretaren mende jartzen du, baita lasterketa egiten saiatzen edo horretatik ateratzen ari diren lagunak ere. Eta bai geldituriko lagunaren kontrako kolpe bat hartzeko bai erortzeko nola, adarretatik erabat atera ezin izateagatik, larritasunezko adarkada bat hartzeko atakan jartzen ditu. Lasterkarien kontrako kolpeen ondorioz, kolpaturikoak galtzadaren erdian bukatzen ohi du eta horrek ekintza arriskugarriagoa egiten du.

Mikel Lasak 2012ko uztailaren 7an Santo Domingon lorturiko argazki sailean ikus dezakegu kirol-jertse urdineko gazte bat alde batean geldirik geratzen dela, lasterka egiten saiatu gabe, eta lehen zezen batek adar ukaldi bat egiten diola eta beste bat harengandik oso hurbil pasatzen dela, hari kasurik egin gabe,. Kontuan hartu behar da zezen horrek aurrerago, ekintza horren ondoren, beste lasterkari batzuei beste arrisku batzuk sorraraz diezazkiekeela.

IMG_2226 IMG_2227 IMG_2228 IMG_2229 IMG_2230 IMG_2231 IMG_2232 IMG_2233

No citar al toro en la plaza, “Dejen actuar a los dobladores”

Entzierroa zezen-plazan sartzean, lasterkariak bi aldeetara haizemaile eran baztertzen saiatu behar dira. Zezen taldeak eskuarki zuzen jarraitzen du eta kapadunek, kapa eskuan, eskortetara bideratzen laguntzen diete. Debekua da eta oso arriskugarri suertatzen da norberarentzat eta besteentzat zezenak deitzea. Animalietako bat dei bati erantzunez oharkabetzeak bereziki jartzen zaitu arriskuan lurzorua hareazkoa delako. Han animalia erosoago egoten da ibilbidean baino, tokia irekia delako eta bere apoak era naturalean mugitzen direlako. Zezena hobeki abiatzen da eta mugimenduak eraginkorragoak izanen ditu. 2012an plazan behar izan gabe animalia hori deitzeagatik larriki adarkaturik bukatu zuen lasterkariak egiaztatu ahal izan zuen bezala. Carlos Mediavilla da arduragabekeria horren arriskua erakusten duten argazki sail horren egilea.

Gehitu behar dugu zezena kortetara joatea eragozten duten ekintza guztiek oso arrisku handiko egoerak sorrarazten dituztela. Begi bistakoa da une horietan plazan lasterkari anitz daudela eta arrisku kasuetan, ihes egin ezinean, zezenaren mende geratuko liratekeela, zeren oro ezin dira kailejoian sartu eta ez da erreakzionatzeko denborarik izaten.

_DSC4312

_DSC4313

_DSC4314

_DSC4315

_DSC4317

_DSC4319

_DSC4320

Permanece en el suelo si te caes hasta que pase la manada

Lasterkari bat zezenen aurrean joatean erortzen bada, burua eskuez estali eta animaliak guztiak pasatu arte geldi-geldi irautea du aholkurik hoberena. Beste lasterkariek ikusiko zaituzte eta lagunduko dizute segurik. Hobe da zapaldua izatera menturatzea adardunen mugimenduan adarkada batera baino. Gainera, beren berezko portaerak bidean aurkitzen dituzten oztopoak gainetik pasatzera bultzatzen ditu zezenak. Oraindik animalia batzuk pasatu behar direnean altxatzeak duen arriskuaren adibideak daude, zeinetan zenbait kasutan lasterkariak hil baitira, zeren horrelako adarkadak inpaktuaren indarraz gehi ematen dituenaren trebetasunaz eta arriskuaz erabakigarriak izaten baitira.

Maite H. Mateok 2012ko uztailaren 7an eginiko sailean, nola jokatu behar den oso ongi agertzen duen adibidea ikus dezakegu. Lasterkari bat zezenen aurrean erortzen da eta lurrean geratzen da eskuak buru gainean. Ez dago adarkatua izateko garaian, nahiz eta zezenak harengana jo, eta bere alderik ahulenak babesten ditu.

_MG_0124 _MG_0125 _MG_0126 _MG_0127-MAite-Hernandez-permanecer-en-el-suelo

Programa de Sanfermin Txikito

Aste honetan ospatzen da Iruñean Sanfermin Txiki edo Sanfermin Txikito festa ezaguna.Izenak ongi dioen bezala, San Ferminen ohorezko festa da, neurri txikian. Neurri txikian entzierrorik izaten ez delako (1993a arte izan ziren) baina handian festa eta parrandagatik, hiriko Alde Zaharrean batez ereeginik baina, ez Iruñea osoan barreiaturik. Eta horrek badu bere azalpena, ezen bai erlijio festa bai herri eta udal festa hiriko erdialde historikora mugatzen dira.San Ferminekin erlazionaturiko gauza guztiekin gertatzen den bezala, festa bakarra da baina hainbat eragilek sustatua.Lehenik eta behin, bi erlijio ekitaldi egiten da. Alde batetik, datorren 25ean San Lorentzo parrokiak San Ferminen martirioa gogoratuko du.Santuaren kaperan bederatzi egun lehenagotik elizkizun katoliko bat izaten da urtero martiriaren oroitzapen eta ohoretan.Hortaz, San Ferminen ohoretan egiten den erlijio festarik handiena da benetan.Irailaren 25a, datorren asteazkena, da santuak izendegi katolikoan duen eguna eta hori gogoratzeko apainduko dute kapera. Elizkizun horrek Juan Antonio Aznárez izanen du buru, bertako elizbarrutiko apezpiku laguntzailea, eta San Lorentzoko Abesbatza ariko da.

Beste alde batetik, irailaren 29an, igandearekin, 11.30ean, Aldapako San Ferminen basilikan beste elizkizun bat eginen da eta, urtero bezala, prozesioan aterako da santuak basilica horretan duen irudia. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa santuarekin joaten da La Pamplonesa bandaren, Dugunako dantzarien eta ekitaldiarekin bat egiten duen lagun multzoarekin batera.

Programasfaldapa

Erlijio festarekin batera herri festa egiten da, oinarri udal egitaraua eta auzo egitaraua dituela. Auzo egitarauaren atzean Alde Zaharreko Festa Batzordean bat eginiko kultur eta herri ekimenak daude eta Auzoenearen web orrialdean kontsultatu edo hemen behera karga dezakezu. Ekimen horren eta Iruñeko Udalaren artean hamaika izaten dira liskar arinak proposamenak direla eta baimen ofizialak direla azken urteotan eta horregatik sortu dira 2013rako #SFtxikitonEreBai Twiterren eta sanfermintxikito.wordpress.com web orrialdea, non auzoko hainbat lagun ezagunek ekimenarekin bat egiten du eta bere iritzia azaltzen baitu. Beste aldetik, Iruñeko Udalak bere egitaraua sustatzen du, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak sanferminetan egiten dituen ibilbideakosagarri nagusia izanik.Gainera, ostatuen ordutegiak lasaiagoak izaten uzten du eta garbiketa eta segurtasunerako beharrezkoa antolatzen du.

Eta, festak jaberik ez duenez, diskoteketako batzuk Sanfermin Txikirako egokitzen ari dira beren eskaintza, Totem aretoa esaterako.

Reservas para el primer fin de semana de Sanfermin al 90%

Mikel Ollo, asesor Turístico de Destino Navarra y Sanfermin.com/Booking, apunta que el primer fin de semana de julio en Sanfermin se encuentra con las reservas prácticamente completas y el resto de la fiesta, al 40%

Cuando restan algo menos de 100 días para Sanfermin y parece que la fiesta está lejos, hay quienes creen que no y ya han procedido a realizar sus reservas. Mikel Ollo, asesor Turístico de Destino Navarra y Sanfermin.com/Booking, apunta que “El primer fin de semana de julio en Sanfermin se encuentra con las reservas prácticamente completas y, el resto de la fiesta, al 40%.” Según los datos que maneja Sanfermin.com/Booking las plazas bloqueadas para el primer fin de semana de julio llegan al 70% desde otros países y, al 30% procedentes del mercado nacional -que acostumbra a reservar más tarde-. De la parte internacional, un 50% de las reservas proceden de países anglosajones (Estados Unidos, Australia y Reino Unido), un 30% de Latinoamérica (México, Colombia, Costa Rica) y un 20 de Asia (Japón, India y China). Mikel Ollo, ante esta situación, advierte que “Los primeros días de las Fiestas, están prácticamente al completo, debido en gran parte a que este año, coincide con fin de semana. El resto de días, las demandas son menores por parte de clientes individuales, pero sin embargo, se está apreciando un aumento de las demandas que denominamos grupos e incentivos de empresa.” Sanfermin.com/Booking dispone de estos datos al momento gracias a su plataforma de reservas online que permite conseguir balcones para el encierro y acceder a diferentes paquetes cerrados a buen precio. A su vez, en el mismo portal online, se puede proceder a reservar hoteles sueltos a través de la Central de reservas de la Asociación de Hostelería Navarra, a los anuncios entre particulares del Tablón de Anuncios de Sanfermin.com y a la nueva sección de alquiler de Apartamentos Recomendados donde Sanfermin.com verifica toda la información ofrecida e incluso saca las fotos de los sitios que allí se ofrecen.

Cómo anudar el pañuelo para correr el encierro

Sanferminetako zapia jaietako nahitaezko janzkeraren atala da, baina korrika egiterakoan arrisku handiko elementu bihur daiteke. Zezen batek zapitik heltzen badizu, litekeena da hainbat metrotan arrastaka eramatea, arrisku handiko egoera sortuz, gaur goizeko Dolores Aguirreren entzierroan gertatu bezala.

Lasterkari honek bere zapia “aztiaren korapiloaz” lotu izan balu, ez zatekeen ibilbidean 30 metroz arrastaka eramana izango. “Aztiaren korapiloa” erraza eta baliagarria da oso, erraztasunez askatzen delako eta ustekabeko bat tragedia bihurtzea saihesten duelako.

Uztailaren 7ko argazki gehiago

Nuevo sistema más barato y más seguro del tablón de anuncios de Sanfermin

Sanfermin.com-eko iragarki taulak hamaika urte luze beteko du 2012ko San Fermin festetan. Urtez urte, festarako gelen, pisuen eta abarren alokairua eskatu eta eskaintzen duten partikularrek elkar topatzeko plataforma gustuko eta ohikoen gisa sendotzen da. Hasieran doako funtzionamendua izan zuen eta sistemaren abusuak eta segurtasuna areagotzeko beharrak SMS bidezko ordainketa ezarrarazi zuen orain dela hiru urte.

Orain, sistema oso maiz erabiltzeko beharra dutenei batez ere segurtasuna areagotu eta prezioak beheratzeko beste urrats bat egiteko garaia iritsi da. Iragarki bat igotzeko mekanismoa lehen bezalakoa da ia, aldatu den bakarra argitalpena sartzeko beharrezko kodeak eskuratzeko era da. Kode horiek Sanfermin.com-eko online dendan eskuratu behar dira eta ordainketa Paypal bidez egiten da. Paypal Interneten zure txartelaz (Visa, Mastercard…) ordaintzeko erarik lasterren eta seguruena da. Iragarkiko euro 1 da prezioa, baina badira 3 eta 5 euroko multzoak, zeinek iragarkiak 0,6 eta 0,5 euroan, hurrenez hurren, erostea ahalbidetzen baitute. Beti bezala, antispam segurtasun kodea ere sartu behar da.