Antonio Eslava presenta sus proyectos “Ballet del encierro” y “Monumento a San Fermín”

Antonio Eslava margolari, eskultore eta grabatzaileak entzierroan murgildu eta lasterkaria “bizitza doan jokatzera” mugitzen duten sentimenduak aurkitzea proposatzen du bere azken proiektuan. Entzierroari “eguneroko tentsioa askatu eta monotonia eteteko saio bihurtzen den ekintza irrazionala” deritzo egileak. Sinbolismo eta soinuaren bitartez, “gizakia eta zezena lotu eta bereizten dituen ekitaldi bati buruzko bi ikuskera” irudikatzea da helburua.

Gainera, Iruñeak San Ferminen monumentu bat, “erlijiotasuna, festa eta modernotasuna” elkartuta, izateko beharra agertzen du Eslavak. Haren proposamena santuaren irudi bat da: altzairu herdoilezin mateko tutuak, “laser izpiez” argiztatuak eta barnealdean landuak, eta horrela musika tresna bihur daitezke.