Aurtengo jaiak amaitu, eta hurrengo egunetan datuak bildu eta hausnarketa egin ondoren, Iruñeko Peñen Federazioak hurrengo balorazioa egiten du:
Gure hirian aldaketa politikoa eman ondoren, Udalaren eta Peñen arteko kolaboraziorako garai berriari hasiera eman zaio, Peñen Federazioaren ordezkariak txupinazora gonbidatuak izatea honen islada delarik. Halaber, txupinazoan, prozesioan, billabesaren entzierroan, … istilurik ez gertatu izana positibotzat jotzen dugu.
Bestalde, udazkenean Sanferminen mahaia osatzeko deialdia egitea beharrezkoa eta positiboa dela deritzogu, hurrengo jaiei begira, kolektibo guztiak elkartu eta eztabaidatu ahal izateko, sentikortasun guztiei zuzendutako programazioak landu ahal izateko. Hortaz, udal taldeak hiriaren errealitatera egokituko dela eta jai nahiz kultur arloko beharretara erantzuna emango diola espero dugu. Honen adibide, peñek eta beste kolektiboek jende guztiari zuzendutako eta ordutegi zabalean antolatutako jarduerak izango lirateke.
Bisitari nahiz bertakoen jokaerari dagokionez, urtero ikusten diren jarrera desegokiak murriztu beharko lirateke, hau lortzeko, errespetuan oinarritutako jokabideak sustatu eta jokaera disruptiboak murriztera zuzendutako kanpaina pedagogikoak eraman beharko lirateke aurrera, sanferminetan ez delako edozein jarrera onartzen.
Honen harira, berriz ere entzierroaren araudia sistematikoki bete ez dela ikusi dugu. Hortaz, udal taldeari eta agintari eskudunari, jarrera hauei aurre egiteko beharrezkoak diren neurriak hartzeko deia luzatzen diegu. Guk, bide batez, entzierroaren mahaian parte hartzen, jarrera desegokiak salatzen eta parte-hartzaileengan kontzientzia sortarazten jarraituko dugu.
Aldi berean, zezen plazan jarrera desegokiak eman direla salatzen dugu, hauen adibide, larritasun desberdineko zaurituak sortarazi dituzten objektuen jaurtiketak ditugularik. Hortaz, eguzkitako zonaldeetako bertaratuei jarrera errespetutsuak mantentzea eskatzen diegu.
Bidaia-agentziek, touroperadoreek, eta hainbat hedabideek sanferminak nola “saltzen” dituzten aztertu behar da, jaiaren irudi distortsionatua ematea ekiditu dadin.
Eraso sexistei dagokienez, udalak martxan jarritako neurriak (bai prebentziorako, bai aurre egitekoak), eta kolektibo desberdinekin batera egindako prebentzio, laguntza eta aholkularitzarako kanpainak positiboki baloratzen digutu. Orain arte egin dugun bezala, Peñen Federazioak lan hau babestu eta laguntzen jarraituko du.
Hiriaren garbiketa era egokian egin dela uste dugu, kaleak goiz eta era egokian garbitu direlarik. Dena dela, Mankomunitateak zikinkeria pilatzen den “puntu beltzak” detektatu beharko lituzke, leku bakoitzean beharrei egokitutako baliabideak ezarri ahal izateko.
Ondorioz, orokorrean aurtengo sanfeminen balorazio positiboa egiten dugu. Halaber, hurrengo urteari begira, guztion arteko elkarlanari esker dibertsio eta alaitasunez beteriko jaiak antolatu ahal izatea espero dugu.
Iruñeko Peñen Federazioa.