Los encierros con el suelo mojado no son más peligrosos

Euria ari du. Aitzakia ederra sanferminetako entzierro euritsuak gogorarazteko, ondoan azaltzen dizkizugun datuak atzera botatzen dituzten bi zurtasun planteatzen baitituzte… Entzierroak euriarekin ez dira ohikoak, ezta arriskutsuagoak ere. Bada herri sineste sendo bat, urtero zoru bustiaren gaineko entzierro bat egoten dela eta horiek arriskutsuagoak direla dioena. Egia erranda, oso entzierro gutxi dira euriarekin edo zoru bustiarekin egiten direnak. Iruñeko plubiometria horrela izanik ere (probintziako hiriburu euritsuenetan hamaikagarrena), euriarekin edo zoru bustiarekin egiten diren entzierroak guztien ehuneko 13,6 dira. 1980az geroztik, 20 entzierro egin dira lurzoru bustiarekin, euria dela eta. Sanfermin.com-en buscaencierrosko datuek eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak horrela frogatzen digute. Halaber erraten digute horien iraupenaren batez bestekoa 4,07 minutukoa dela, eta, batez beste, 0,8 adarkada eta 3,75 traumatismo eragiten dituztela. Entzierroetan bustiaren gaineko lasterketa gehien egin dituzten ganadutegiak JandillaDolores Aguirre eta Miura dira, 3 ganadutegi bakoitzeko (horiek guztiak 2014ko sanferminetan egonen dira). Entzierro euritsu gehien pilatu zituen urtea 2004a izan zen, 3 egunez, hain zuzen.

Euriarekin lasterketa egitean izan daitekeen arriskugarritasunari dagokionez, Ignacio Rodríguez Amador eta Álvaro Sastre Estebanek prestatutako sanferminetako entzierro bateko zauri kopurua estimatzeko ereduari jarraikiz, zoru bustiaren gaineko entzierro batek zoru idorraren gaineko beste batek baino zauritu gutxiago eragiten ditu.