Nikon reconoce una imagen del encierro como la mejor de 2013

Pedro Armestren sanferminetako uztailaren 10eko entzierroari buruzko irudi ezaguna, zeinek, Mercaderesko bihurgunetik, Estafeta karrika ia jendez gainezka eskaintzen baitigu, Nikonek saritu du prentsa mailako urteko irudirik hoberen gisa. 6.000 euroko saria eta marka hori erabiltzen duten 450 profesional baino gehiagok aurkeztutako materialaren artean hautatua izanaren golardoa.  Sari horrek baieztatzen ditu Wall Street JournalYahoo edo Elmundo.es.ek ildo berean Armestreren argazkiaz egindako argazki hautapenak.

Bere aldetik, Pedro Armestrek irudi horrekin sorturiko nahasteari erantzun dio, hura Nikonen lehiaketa batean eta Fujifilmen irudi galeria batean sarturik baitago. Egileak aipatzen duen Nikonistas.com-i esker jakin izan dugunez, sanferminetako irudia Nikonen D3s batekin lortu zen benetan eta Fujifilm izan zen, okerturik, Fuji makinekin teoriaz lorturiko irudi galeria batean sartu zuena. Pedro Armestre, egun, Fujifilm-en kolaboratzailea da eta gai hori argitu zuen sare sozial eta foroetan sortutako zalapartarengatik.