San Fermín 2013 entre los términos más buscados en Google este año

Googlek Google Zeitgeist 2013ko emaitzak argitaratu ditu. Bertan sarean gehien erabiliriko bilatzailean gehien eskaturiko datuak kontsulta daitezke. Datu horien arabera, San Fermín 2013 terminoa Espainian “Gertaera Sozialak” kategoriaren barruan gehien bilaturiko bosgarrena izan zen. Segmentu horretan, Sanferminak “Santiagoko istripua” eta “Madril 2020” Olinpiadetako hautagaitza bezalako aldi baterako gertaerekin lehiatu zen, horiek azkenean eskaeretan aurretik gelditu zirelarik. Sanfermin 2013 bilaketetan lehen besta berezia da, Googlen interesa dela eta, “Aste Santua 2013” eta “Inautea 2013” izenekoak gailentzen badira ere. Dena den bi termino horiek lurralde osoan ospaturiko besta guztien bilaketak batzen dituzte. Ezin dudatuzkoa izan ala ez, Google bilatzailearen erabileraren muntak eragiten du datu hori garrantzizkoa izatea San Fermin bestarengatik dagoen interesa frogatzeko. 2013ko datu horrek frogatuko luke San Fermin bestarengatik dagoen interesa “Bostongo atentatua” edo “Halloween 2013” izenekoen gainean dagoela. Sarea da, gaur egun, Sanferminetako jaiei buruz informatzeko bide nagusia eta Google da bilaketak bereizteko bilaketa plataformarik gustukoena.

encierro_google

Bestalde, entzierro eta running of the bulls-i buruzko bilaketek hazkunde garrantzizkoa izan dute 2012arekiko. “Entzierro” terminoak, 2013an, bikoiztu egin ditu aurreko urteko bilaketak. Googlek eskaintzen dituen bilaketa aurreikuspenak aski baxuak dira beste urteekin alderatuta, baina datu hori ohikoa izaten da zeren hitz horiengatiko herri interesa urtarriletik aurrera hazten baita, hots, jendea bere bidaia prestatzen hasten denean eta festari buruzko eskaintza informatiboa hazten denean.

runningofthebulls