Murciélago (saguzar) da zezen izena gaur. Eta ez edozein zezenena. Pérez de la Borda ganadutegi nafarraren zezen batena, bere oldarkortasunagatik barkatua eta Miuraren behitarako zezen bihurtua. Bere hilezkortasuna luzatu zuen Lamborghini-ko luxuzko ibilgailu bakan bati izena ematearekin. Istorio honen hastapenak mende bat gibelera eramaten gaitu, Kordobara, 1879ko urriaren 5era. Han, Pérez de la Borda ganadutegi nafarraren Saguzar izeneko zezenak garai haietako 24 sastatzeri eutsi zizkion eta Lagartijo maisuak barkatzea erabaki zuen. Bertsio horren inguruko datu desberdinak daude baina Ricardo Ollaquindiaren “Toros célebres en Navarra” lana aipatuko dugu. Bertan kontatzen du “Miurak (Antonio jaunak) 1879an 36 behi gorde zituela Pérez de la Bordaren behitarako zezen batekin estaltzeko. Zezen hori Kordoban, urte horretako urriaren 5ean jokatua izan zen eta bere oldarkortasunarengatik bizia barkatu zioten. Lagartijok jokatu zuen eta Kordobako maisuak Miurari oparitu zion”. Dirudienez, bere egoerak lekualdatze luzea eragotzi zuen eta horregatik Miuraren bazkalekuetan gelditu zen. Murciélago (Saguzar) zuen izena eta gaztain-kolore iluna zen, adarrez ongi hornitua. Miuraren genetikan izan zuen garrantziaz zenbait iritzi daude baina kronikagile batzuek hura azpimarratzen dute, 1945etik gaur arte.
Artikulu honen bi tesiak konpondurik (Nor zen Murciélago? Eta Miurarekin izan zuen harremana), aurkitu dugu Lamborghini ibilgailuen marka mitikoak ere bere modeloetako bat izen horrekin bataiatu zuela haren oldarkortasunaren garrantzia eta ospearengatik. Murciélago (Saguzar) modeloa 2001etik 2010era arte fabrikatu zen bertsio ezberdinetan, markaren 40. urtemugarako bertsio mugatua barne. Alboetako bi aire hargune izateagatik ezaguna, Lamborghiniren ikono bihurtu zen 2011n Aventador-ek ordeztu zuen arte.
Zezen horren hilezkortasuna aski ez balitz, 2008an Lamborghini Saguzar bere izenarekin sartu zuten Batmanen “The Dark Night” filmean Bruce Waynek, Batman ez zenean, egunero erabiltzen zuen auto gisa. Film horretan Christian Bale izan zen protagonista. Oraingoz hori dugu Murciélagoren istorioa, 1879tik presente izan dena