Documento sin título
Documento sin título
Santua
Entzierroa
Kasu!
Lo egin, jan eta edan
Txupinazoa
Riau-riau
Peñak
Zezenak
Gaua
Musika
Tradizio berriak
Erraldoiak
Prozesioa
Pobre de mí
Ikuskizunak
Iruñea
Nola etorri
Galeria
Ohiko galderak
Mapa
Jakingai praktikoak
Aurkibidea
Denda
www.sanfermin.com
 
  GUIRI DAY 2006

foto "Gallito"Lars Ingvar Jungefors suediarrak “Urteko Giria” III.0 saria jaso zuen pasa den larunbatan Storviken, Kukuxumusuk atzerriko pertsonaiaren baten sanferminzaletasuna aintzat hartzeko emandako saria. Mikel Urmenetak, etxearen sortzaile eta sormen zuzendariak, eman zuen saria. Los Suecos peñako kide gehienak egon ziren ekitaldian.

Sanferminak hasi direla iragartzen duen Txupinazoa botatzeko bi aste eskas falta direla, Mikel Urmenetak, Kukuxumusuren sortzaile eta sormen zuzendariak, eman zion, atzo, Lars Ingvar Jungeforsi 2006ko “Urteko Giria” saria. Hiru urte daramatza Kukuxumusuk saria ematen, eta adarrak dituen mundu bat irudikatzen du sariak.

Mikel Urmenetak, Lars Ingvarrek sanferminekin eta Kukuxumusurekin dituen lotura bereziak azpimarratu -horiexek izan baitira saria jasotzeko arrazoi nagusienak- eta saria “Los Suecos peñako kide guztien omenez ezezik, sanferminak modernoak bilakatu dituzten Suediar guztiei zuzendutakoa dela" aipatu zuen. Lars Ingvar Jungeforsek hunkituta eskertu zuen saria eta bere "37. sanferminetan parte hartzeko irrikitan" dagoela aipatu zuen.

foto GallitoSaria eman eta gero, Xabier Ariztegi aizkolari nafarrak hainbat enbor moztu zituen, erakustaldi moduan. Horrela, nolabaiteko omenaldia egin nahi izan zitzaion saridunari, Wetterlings aizkora enpresako kudeatzailea izan baitzen urte askotan (1968tik 2002ra). Wetterlings Suediako enpresa antzinakoenetako bat da (eraketaren 125. urteurrena ospatuko du uda honetan, hain zuzen).

Omenaldiaren ondoren partehartzaileek bazkari bat egin zuten; bertan ziren sarituaren familiartekoak, lagunak eta Los Suecos peñako hainbat kide: “Gallito”, Britt-Marie, Rolf Lübeck “Gora Blanca” eta Kent Holmberg “Bombero” besteak beste.

Lars Ingvar Jungefors, Los Suecos peñako kidea orain dela 28 urtetik hona, “Urteko Giria” saria jaso duen hirugarrena da. Estreinako urtean, 2004an, Carmen Margarita Alicea puertoricoarrak jaso zuen, eta 2005ean, Lore Monning iparamerikarrak. Sariaren helburua da, Mikel Urmenetaren esanetan, “giri” kontzeptu txarra aldatzea eta zentzu positiboa ematea. Izan ere, kamisetak diseinatzen dituen kamisetengatik ezaguna den Kukuxumusuk hamar urte daramatza “Guiri Day” delakoa antolatzen sanferminetan. Omenaldia egin nahi zaie, horren bidez, atzerritarrei, haien irudia aldarrikatzearren. Izan ere, atzerritarrei esker dira sanferminak handiagoak eta unibertsalagoak.

Los Suecos peña 1975ean sortu zen, Madrilen, eta Lars Sward izan zen lehenengo presidentea. Dena den, kide askok, Peña Sueca-ko kide ohi batzuek, alegia, ia 40 urte daramatzate Iruñera etortzen. Zezenekin zerikusi duen guztia maite dute, eta, batez ere, zezenketak. Urte oro joaten dira zezenketetara, eta hotsandiz ospatzen dituzte kide batzuen urtebetetzeak haietan.. Zezen ekitaldiak gozatzeaz gain, zezen hitzaldiren bat antolatzen dute urte oro, Iruñeko toki desberdinetan. Halaber, “El Cartelito” izeneko aldizkaria argitaratzen dute, suedieraz zein gazteleraz idatziriko artikuluak biltzen dituenak, zezen munduari lotuak guztiak.

Berria irakurri

GUIRI DAY OSPAKIZUNAK HAMAR URTE BETE DITU

Kukuxumusuk eta sanfermin.com-ek Giri Day ospakizunaren hamargarren edizioa ospatu zuten atzo; sanferminetara Iruñera etortzen diren atzerritarrak omentzeko asmoz sortutako festa. Ekitaldi nagusia Don Pablo jatetxean egin zen bazkari bat izan zen eta bertan izan zen, huts egin gabe, Lars Ingvar Jungefors, 2006ko “Urteko giri” sariduna, Los Suecos peñako hainbat kiderekin batera.
Don Igvaron ezagunarekin batera, bertan izan ziren ere Kukuxumusuko hainbat kide, haien artean sormen zuzendaria den Mikel Urmeneta, eta Lore Monnig, New Yorkeko Club Taurinoko presidentea, 2005ean saria jaso zuena.
Bazkariaren ostean, Ingvar Jungeforsek saria eta omenaldia eskertuko zituen eta pozik agertu zen Kukuxumusukoek antolatutako ekimenarekin.

Berria irakurri

 

 


 

 


Documento sin título