6ko arratsaldeko 4:30etan, sanferminetako tradizioak orori egiten dio riau-riaura joateko dei. Gaur egun motibazioa ez da hasierako hura, ezen 1991 arte jendearen helburua bezperetara egin beharreko bidean udalbatzaren joana moteltzea zen, baita galaraztea ere, eta hori zela-eta Udalekoak haserretu eta riau-riaua programatik kendu zuten. Dena den, aski erraza da riau-riauaren funtzionamendua: “La Pamplonesa” udal bandak Astrainen Baltsea jotzen zuen eta gainerakoek dantza egin, abestu, edan eta anabasa batean bultzatzeari ekiten zioten.
Ibilbidea ez da oso luzea, udaletxetik San Lorentzo elizarainokoa baita, San Saturnino kalean eta Kale Nagusian barrena. Luzeran 500 bat metro eta zabaleran 6 dituen ibilbidean hara doazen 5.000 pertsonak, erraldoiak, errondailak eta nahi duen oro sartzen dira... Egoeraestu bezain zirraragarria da, festa honetako gauza ia guztiak bezala.Musika bera behin eta berriro errepikatzen da ia modu obsesiboan eta erritmoa oso motela da, baina beroak jotzen duenean leihoietatik ura jaurtitzen dutenek arindua. Klaustrofobiarik baduzu jakin ezazu hau dela, txupinazo eta bereizketak oaz gain, gomendagarriak ez diren leku horietako bat.
1991n bertan behera geratu zenetik riau-riaua berreskuratzeko saiakera batzuk izan dira, baina batek ere ez zuen arrakastarik izan. Hala ere, 2002an, irrikak ematen duen poderioz, hiriko hainbat erretiratu elkartek bultzatutako ekimenak harrera beroa izan zuen. 2003an istorioa errepikatu zen eta, programa ofizialetik at baina, herrikideen sostengu handia lortua du, gaur arte iraun izaneraino adinakoa. 2004an
La Pamplonesa udal bandak berriz ere bat egin zuen riau-riauarekin eta, hasierako kontzeptuari dagokionez, mundu guztia bertan dago, politikariak salbu, eta, beraz, garai batean protesta izaera zuten bultzakadek eta martxaren geldituek gaur egun ez dute zentzurik eta ez dira gertatzen. Hitzorduari bizi-poza eta festa izaten zaizkio fidel, eta batzuetan beroa, zeina, sanferminetan ohi den bezala, alkohol pilaz arintzen baita.
|