10.00 Udaletxea: alkate-zinegotziak
katedral aldera ateratzen dira kabildoaren bila
eta San Lorentzora joaten dira.
10.30 San Lorentzo: Irudia
hartuta Aduanako zokora ateratzen da segizioa.
10.35, San Anton eta Takoneraren elkargunean:
saindua pasatzen denean, "Canta et Yanta" taldeak "Quieren todos cantar" jota abesten du .
10.45 San Anton 47: balkoi
batetik jota bat kantatzen zaio santuari.
10.55 Kontseiluaren Plaza:
Txantreako Santiago koralak Al glorioso San
Fermín jota kantatzen dio.
11.45 San Saturnino: San Zerninen
putzuan geldiunetxo bat egiten da: bi umek arrosak
jartzen dituzte santuaren oinetan. Txistulariek
Agur jaunak jotzen dute.
11.20 Kale Nagusia: Amigos
del Arte elkarteak jota bat kantatzen dio, inguruan
isiltasun erabatekoa dela.
11.40 Kale nagusia: Napardi
elkartekoek jota bat kantatzen zioten euren
egoitzatik, baina Jarautara eraman zutenez,
karrika beretik abesten diote.
11.50 San Lorentzo: Santua
bere kaperara itzuli eta meza hasten da.
13.10 Kale nagusia: alkate-zinegotziak
eta kabildoa lehengo bide beretik joaten dira
katedraleraino.
14.15
Katedralaren atalondoa: udalak eta kabildoak
elkarri despedida eman: erraldoiek dantza egiten
dute txistu eta gaita lagun, kanpaiak errepikan
ari diren bitartean. "Momentico" delakoa
da.
14. 25 Udalaren plazan erraldoiek
berriz egiten dute dantza.
Prozesioko momenturik interesgarrienak santuari
kantatzeko geldiunetxoetan izaten dira, 10.45,
10.55, 11.15, 11.20 eta batez ere momenticoen
momenticoa: arratsaldeko ordu biak aldera katedralaren
atalondoan: Pamplonesa ezkerraldean dela, txistulariak,
klarin joleak, erraldoiak, kilikiak buruhandiak
eta zaldikoak katedralaren ate aurrean jartzen
dira, eta erraldoiak dantzan aritzen, katedraleko
Maria kanpai handiak errepika egiten duen artean.