|
Pobre de miarekin ("Gaixo
gu") bukatzen dira ofizialki sanferminak,
uztailaren 14ean, gaueko 12etan eta udal
plazan. Peñek beren kontu egiten
dute Pobre de mia Gazteluko plazan.
Jendea bildu eta despedidako kanta famatua
kantatzen du: "Pobre de mí,
pobre de mí, que se han acabao
las fiestas de Sanfermin", eta tarteka
sanferminen kantu guztien errepertorioa,
eta "ya falta menos" ere bai
("gutxiago falta da", berriz
sanferminak izateko, jakina). Jendea triste
dago dena bukatu delako eta errutina bueltan
dugulako, baina bestalde irrikitan dago
festa bukatu eta atseden hartu ahal izateko.
|