Documento sin título
Documento sin título
Santua
Entzierroa
Kasu!
Lo egin, jan eta edan
Txupinazoa
Riau-riau
Peñak
Peñen aterera
Atzerriko peñak
Zezenak
Gaua
Musika
Tradizio berriak
Erraldoiak
Prozesioa
Pobre de mí
Ikuskizunak
Iruñea
Nola etorri
Galeria
Kit S.O.S.
Mapa
Jakingai praktikoak
Aurkibidea
Denda
www.sanfermin.com
 

ATZERRIKO PEÑAK

"Atzerriko" esaten dugu zerbait esate aldera. Egia esan, hainbeste Sanfermin hemen pasatu ondoren Osasuna baino bertakoagoak dira.

PEÑA SUECA

Iruñeko Sanferminetara etorritakolehenengo atzerriko peña omen da. 1961tik aitzina eta batean ere huts egin gabe, urteoro etortzen dira data hartan lehenbiziko aldiz Lund hiri suediarretik heldu ziren lagun hauen taldekideak. Gaur egun festetan soilik elkartzen dira eta euren blusa propioa daramate soinean, urdin ilun kolorekoa eta eskumuturrak eta lepoak hori kolorekoak. Pañelua ere urdina da eta Gazteluko Plazako La Perla Hotelean biltzen ohi dira. Anders Thornberg zena izan zen sortzailea. Beren zezenekiko zaletasuna nabarmena da.

LOS SUECOS

Madrilen sortu zen 1975an Peña 7 delakoaren laguntzarekin eta Lars Swärd buru zelarik. Zenbait urte lehenagotik, ordea, 50. hamarkadatik Iruñea aldera etortzen ziren zenbait lagun ere badira talde honen barrenean, hala nola Suediar Peñako zenbait kide ere. Hauek ere blusa berezia janzten dute Sanferminetan; koadro zuri-gorriekin eta pañeluan euren logoa josita. 100 kide inguru dira eta horietatik 10 eta 20 lagun bitarte etortzen dira sanferminetara eta Bearán ostatuan izaten dira. Zezenekin zerikusia duen edozein ekitaldi dute gustuko, bereziki zezenketetara joatea; urtero joaten dira eta euren peñakideen urtebetetzeak ederki ospatzen dituzte. Hortaz gain, zezenen inguruko hainbat solastarte antolatzen dituzte Iruñeko txoko ezberdinetan. Aldizkari bat ere kaleratzen dute "El cartelito" izenekoa, artikuluak espainolez eta suediarrez idatzirik eta zezenen inguruko gaiak hizpide hartuta.

pt.los.suecos@iname.com
www.geocities.com/lossuecos

PEÑA NORUEGA

1988an sortu zen arren, partaide batzuk dexente lehenagotik etortzen ziren Iruñeko festetara. Eslava ostatuan biltzen diren lagun hauek zezenen inguruko ekitaldiak dituzte gustokoen, nahiz eta festak eskaintzen dituen beste aukerez ere gozatzen duten. Tor Engebakken da sortzailea eta oraingoan Lars Grinde da peñako burua.

PEÑA TAURINA DE NUEVA YORK

Ernest Hemingway idazle iparamerikarrak "Festa" izeneko liburuan islatutako kontakizunek jende andana erakarri dute Iruñeko festetara. Idazlearen eraginez edo, 1978an sortu zen New Yorken amerikarrez osatutako peña sanferminzale hau. Ordutikan urteoro etortzen dira Iruñera euren taldeko marrazkia daraman pañelu gorria lepoan jantzita. Gazteluko plazako Txoko tabernan elkartu ohi dira egunero entzierroaren ostean, bertan bizitako pasadizoak elkarri kontatzeko.

Peña Taurina de Nueva York

AMIGOS DE PAMPLONA DE MIAMI

1985ean 100 bat lagun inguru elkartu omen ziren Miamin Sanferminen antzeko asteburu bat ospatu asmoz. Orduz geroztik urteoro antolatzen omen dituzte Sanfermin moduko festak Karibe aldean (hitzaldiak, bazkariak, dantzaldiak…etab.), baina huts egin gabe Iruñeko hitzordura ere etortzen dira. Gazteluko plazako Windsor ostatuan pasatzen dituzte jaiak. Ezagutzekoak dira beren paineluengatik; irakurtzen da bertan: Los Amigos de Pamplona de Miami.

TXOCOS GUTTER CLUB

70. hamarkadan Estafeta karrikako Casa Flores taberna hainbat herrialdetako lagunen bilgunea bilakatu zen Sanfermin jaietan; Eskozia, Ingalaterra, Alemania, Australia, Amerika eta munduko bertze hainbat txokotatik etorritako lagunak elkartzen ziren bertan. Horietako batzuk 20 urte baino gehiago daramazkite Iruñera etortzen eta jaien barrenean antolatzen dituzten ekintzen artean, Vodka festa eta 95ean martxan jarritako pilota (softball-en moduko jokua) txapelketa aipatu daitezke. Estafeta atzekaldeko pilotaleku zaharrean bideratzen den lehiaketa honetan parte hartzeko aukera zabalik dago 3 pertsonez osatutako taldeentzat, irabazleentzat saria izanen delarik.

80. hamarkadan nazioarteko beste zenbait peñakin biltzen hasi ziren Txoko tabernako kanpoaldeko estolden ondoan eta hainbat urtez taldeari izen bat asmatu ezinik ibili ondoren, azkenean "Txocos Gutter Club" jartzea otu zitzaien; alegia Txokoko estolda elkartea.

http://users.powernet.co.uk/pamplona/
("No Bullshit!" aldizkaria. Graeme Galloway-ek (peñakoa) argitaratzen du. Sanferminei buruzko informazioa ekartzen du).

PEÑA SEATTLE DE SANFERMINES

1972eko uda partean Iruñean sorturiko peña honek, "Sanfermingo Robert, Pentsakera libre eta Bizi Errazeko Elkarte izena (Robert de San Fermin Free Thinking and Easy Living Society) izena hartu zuen eta urtean behin elkartu ohi dira Iruñeko festetaz gozatzeko. Ezagutu nahi izanez gero, Nafarroako hiriburuko Hotel Avenidan topatuko dituzu, bertan kokatzen baitute euren jai egoitza.

Aurten lehenengo aldiz elkartean sartzeko aukera zabalik izanen da Sanferminetan egon eta entzierroetatik bizirik irteteaz gain, The Scarlet Macaw edota Seattle-eko Euskal Elkartearekin harremana duen ororentzat.

http://thescarletmacaw.com

ROSARIOKO PEÑA OSASUNA (ARGENTINA)

Peña Osasunakoak Centro Navarro de Rosarioko bazkideak dira. Centroa Nafarroak etorkinek fundatu zuten eta bazkideak haien ondorengoak dira. Haien asmoa nafar tradizioak Argentinako lur haietan bizirik iraunaraztea da. Urtero-urtero ospatzen dira sanferminak Centroan eta hurbiletik jarraitzen diote Iruñean sanferminetan getatzen denari. Kiliki eta erraldoiekin joaten dira hiriko Katedralera eta bertan meza entzuten dute. Aurten peñako zenbait bazkide Iruñera etorriko dira Festetan.
Centro Navarron badira "Oberena" peña (emakumeak) eta "La Jarana" peña (Centroko gazte dantzariak) ere.

Centro Navarro de Rosario
Entre Ríos 248
2000 - Rosario - Santa Fe (Argentina)
Tf.: 54 341 4215708
virgiliocentral@arnet.com.ar

PEÑA ANGLOFONA

German Rodriguezen heriotza eta festen etenaldia ekarri zuten 1978ko istilu latzak gertatu ziren urte hartan hasi ziren Iruñera etortzen. Orduan ezagututako Iruñeko bizilagun batek animatu zien euren peña sortzera eta horrela egin zuten. Sanferminetarako soilik elkartzen dira Nafarroako hiriburuan eta bere partaideak aspalditxo mundura etorritakoak dira. Eurek erraten duten moduan, denboraren higadurak, ogasun gizonak eta patxaran gehiegi edateak bajatu xamartuta ditu. Peñako presidentea Bruce Clark australiarra da eta peñakide gehientsuenak zezenketak dituzte gustoko. Hasierako urteetan bazkari eta afariak antolatzen zituzten, baina gaur egun Santo Domingoko merkatuko tabernan biltzen dira egunero 12.30ak aldera. Merkatua ixten denean, 2.30ak aldera, tabernak ere bere ateak ixten ditu eta une horretan bazkaltzeko ordua dela jakiten dute peñako kideek.

Haiekin harremanetan jarri nahi baduzu hona hemen euren posta elektronikoaren helbidea: lennox_wilson@hotmail.com

VIVA SAN FERMIN PEÑA

Villeneuve de Marsan (Baionatik 100 bat kilometrotara) aldeko lagun batzuk osatutako nazioarteko peña hau 1995an sortu zen. 19 lagunek osatzen dute taldea eta urtero Sanferminetara etortzen dira, jaietako egun batean ere haien haurrekin hurbiltzen direlarik. Bertze ekitaldiren artean, festei hasiera ematen dien txupinazoa, entzierroa (ez dute partehartzen) eta alde zaharreko eguneko eta gaueko giroa gustuko dute. Mañueta karrikan dagoen udal merkatuko tabernan topatzen ahal dituzu egunero eguerdiko 12.00ak aldera. Logo gisa San Ferminen irudi bat dute eta Iruñeko festetan egiten den moduan haien hirian ere “Pobre de mí”-a ospatzen dute.

CLUB TAURINO MILANO
Peña honen inguruko informazioa eskuratzeko haien webgunea begiratzen ahal duzu.

 

Documento sin título