Documento sin título
Documento sin título
Santua
Entzierroa
Kasu!
Lo egin, jan eta edan
Txupinazoa
Riau-riau
Peñak
Peñen aterera
Atzerriko peñak
Zezenak
Gaua
Musika
Tradizio berriak
Erraldoiak
Prozesioa
Pobre de mí
Ikuskizunak
Iruñea
Nola etorri
Galeria
Kit S.O.S.
Mapa
Jakingai praktikoak
Aurkibidea
Denda
www.sanfermin.com
 
  PEÑAK

Kaos orok behar du antolamenduren bat, oso-oso desmadratua bada ere. Bale, ba Sanferminetako marko finko hori, Iruñean peñak dira; elkarte hauen helburua (ez bakarra, ordea) horixe da: beren bazkideei Sanferminetarako azpiegitura zerbait ematea. Gero, jakina, gauza ez da hortan gelditzen eta urte guztian segitzen dute beste jarduera gastronomiko-kultural eta kirol alorreko batzuk, baina inoiz ahaztu gabe Sanferminetako elkarteak izatea dela beren sorrera.

NON DIREN

Peña gehienek lokala Jarautan daukate, Sanfermin "sakon"enaren santutegia. Izan ere, hauxe da beste zerbitzu bat beren Sanfermin eskaintzan: taberna fin batzuk, zezenetarako elkartu, kopak hartu, jan, edan eta gau guztian mozkortu eta dibertitzeko. Ia hogeita lau ordu egoten dira irekita.

Gainerakoan peñak ez dira hiriaren islada bat, ezta nahi ere. Ez dira 5.000 soziotara ailegatzen. Baina udalarekin nekez eta dolorez negoziatzen ari direnean dirulaguntza murritx bat, beti gauza bat izaten dute beren alde: mundu guztiak dakiela festaren osagai ezinbestekoa direla.

ZER EGITEN DUTEN SANFERMINETAN

Peñak jaun, jabe, errege eta gobernadore dira eguterako zezenketan; eguterako zezenketa peñen garaipena da. Han, zein bere pankartaren azpian babestuta eta zein bere blusoi berezgarria soinean, peñak jainko dira plazaren gainean, hau da: unibertsoaren gainean.
Horrez gain, kaleko musikaren protagonista nagusia dira: egia da gero eta txaranga profesional gehiago izaten direla, udalak ordainduak, eta egia ere da batzuetan hobeki jotzen dutela, baina ez du axolik: ez dago konparaziori. Peñen musika burrunbaririk gabe, goizeko ordu txikiak arte kaleak eta kaleak dantzan jartzen dituen hori gabe, festa hau ez litzake den bezalakoa izanen.

DATUAK

Iruñeko hamasei peñak tradizionalak dira, baina ez hain aspaldikoak: zaharrena, La Única, 1903an sortu zen.

Federazio batean bilduta daude eta aldizkari bat argitaratzen dute. Horretaz gain, peñen inguruko informazioa biltzen duen web orri bat ere badute, sanferminen inguruko eta bertzelako kontuak azaltzen dituena. Ez dira inmobilistak: izugarri aldatu dira; hala behar zuen, zera, elkarteok berez kaosa administratzeko jaio direlarik. Aspalditik emakumeak onartzen dituzte. Sanferminak jada ez dira "matxo-aren azken gordelekua", Hemingway-en hitzetan esateko, eta peñak ere ez. Peñetako lokalak, gainera, aldatu egin dira, ez dute ja lehengo Ali Babaren Kobazulo itxura hura: geroz eta itxura txukun eta harkorragoa dute. Zibilizazioa ez da gelditzen, inperioko bazterrik urrunduenetan ere.

Aldapa
Alegría de Iruña
Anaitasuna
Armonía Txantreana
Los de Bronce
El Bullicio Pamplonés
Donibane
Irrintzi
La Jarana
Muthiko Alaiak
Oberena
Rotxapea
Sanduzelai
San Fermín
El Txarko
La Única
Mutilzarra

A! Atzerriko peña bakan batzuk badaude

 

Documento sin título