Documento sin título
Documento sin título
Santua
Entzierroa
Kasu!
Lo egin, jan eta edan
Txupinazoa
Riau-riau
Peñak
Zezenak
Gaua
Musika
Tradizio berriak
Erraldoiak
Prozesioa
Pobre de mí
Ikuskizunak
Iruñea
Gastronomia
Portaera arauak
Nola jantzi
Historia
Nola etorri
Galeria
Ohiko galderak
Mapa
Jakingai praktikoak
Aurkibidea
Denda
www.sanfermin.com
 
SANFERMINETAKO JANTZIEN ON-GAITZAK

Uniforme baten abantailak bistan dira: praktikoa da, ez duzu denborarik galtzen zer jantzi pentsatzen eta gainera libratzen duzu zure eguneroko arropa sanferminetan sufritzen duen shock tratamentu gogorretik. Sanferminetan arropa izugarri hondatzen da, erremediorik gabe gainera erortzen zaion kakagatik, zigarroen erredurengatik eta mozkortuta zaudenean egiten dituzun astakeriengatik.

Bestaldetik, uniforme honek kolorea bera du txarra: zuria ez da preziski kolore zikinestalia: gau bakar batean zure arropa ikaragarri zikintzen da, inoiz zuria izandu denik ezin sinisteraino. Hots: egunero aldagarrizko arropa behar duzu eta egunero ikuzkailuajartzen ibili behar duzu. Jakina, ez bazaude prest esnatu eta bezperako arropa bera janzteko, halako xarpa beltx bat bihurtua izanen baita. Oso zerria izanda ere, ez da nolanahi jasaten. Geuk, konparazio, oso zerriak gara, eta ez dugu eramaten.

Egia da hori bera -arropa zuria oso zikina izatea- nolabait probetxu ere badela aldi berean: horrela mundu guztiak ikusten du zein ongi pasa duzun eta nola dibertitu zaren: metatu duzun kraka-mailan bertan ezagun duzu hori. Gauza hoiek inportanteak dira sanferminetan.

Uniformatuta joatearen beste bentaja bat, eta ez txikia: mozorro-efektua: uniformearen arrimuan norbera ez da jada norbera, baizik eta morrosko peñazale zakar bat ezin gehiagoan dibertitzen ari. Janzkerak lagundu egiten du lotsa galdu eta jendetza txurigorriarekin ahaideturik ibiltzeko. Denak elkarrekin eta denak igoal, ardien gisara, zera: orain sorora, orain saroiera. Horrelako zerbait ere badago sanferminetan.